Otxandioko ekaineko ohiturak

Artikulu interesgarria. Bertan dino Otxandion Sanjuanak bi bider ospatzen zirala, Gabonetan zelanbait Gabonegabatik Gabonzaharrera doan aste osoko ospakizunean lez. Antzinako ohitura zaharra ote da?

Egunotan izan ditugu “sanjuansuak” eta ikustekoa da zelako indarrez jarraitzen duten urte batetik bestera. Seguraski, hauxe izango da munduan dagoen ohiturarik zaharrena, gizarte honek duen ospaketarik antzinakoena.

Baina Otxandion badu halako bereiztasun apartekoa: birritan egiten dala. San bezperan behin, mundu osoan lez, eta San Pedro bezperan berriz, Eta askok galdetzen du, ea zergaitik ete dan, beste inon ez eta hemen bitxitasun hori izatea. Erantzutea ez da erreza, ez daukagulako ezelako zehaztasunik, aintxinetako jokaeretan oinarriturik.

Gabonetan bai, gabon egunetik gabonzar egunerarte irauten duen ospakunde baten ohitura izan dala ikasi dugu eta ezagutu dugu. “Gabonsuak” – gabon anporrak -, iraunaldi horixe izaten zuen, eta dirudienez, oraindaino ere egiten da baserri batzuetan. Ekainean ere ospakizun berdina izaten ete zan ? Izan daitekena da, oso bidezkoa ganera, baina holako ohitura bat izanez, Otxandion bakarrik horren aztarna geratzea, harritzekoa litzateke.

Beste adierazkera bat zera izango litzateke, herri honetan hainbeste euri eta lanpar egiten duenez, batean egin ezin danean bestean egin ahal izateko aukera izateagaitik ezarria izan daitekela. Umeak ginenean San Juan bezperan etenbako lanparra edo euria egiten zuenean zer sufritzen genuen gogoratuz, oso bidezkoa ikusten dugu adiera hau. Dana dala, ohiturak gogor jarraitzen du eta horrela jarraitu dagiela beste mende askotan ere.

Baina badira urtetik urtera galduz doazen ohiturak ere. Etxeko atean lizar adartxo bat ezartzekoa, esate baterako. Aurten oso gutxi ezarri izan dira. Nik neuk hiru etxetan ikusi ditut kalean, baina gehiago ere izango ziren eta baserrietan batezbe Baina orain hogei urte dala, etxerik gehienetan ezarteko ohitura izaten zan.

Eta herriko plaza nagusian haritz bat ezartzekoa, oraintsu gal­ dua dugu. Gogoratzen dugunez, Franco hil zan urtean, l975.ean ezarria izan zan azkenengoz, dirudienez, zigor gutxiagok auldu egiten gaitu.

Irudia: Bilbohiria.eus

Post hau Sailkatzeke atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina