Otxandio eta bere ingurua

Otxandio auzoak eta haiekiko harremanak: Mekoleta, Andapaluzeta, Amaitarmin, Lapurreketa eta… Oleta.

Otxandio eta bera ingurua

Gizaki bakotxak edo gizaki-taldeek, beharrezko dute beren bizimoldea eta auzotasuna eratzeko eskubidea. Euskalerrian, betidanik, auzoa izan da herri-antolamenduaren oinarri eta infraestruktura.

Gure ustez, auzo bat hautsi edo zatitzen duten herri-mugak kontra-naturakoak dira. Eta herri antolamendu egoki bat nahi baldin badugu gizon bakotxa eta auzo bakotxa errespetatzetik hasita egin behar da.

Beraz, gure Euskalerria buru-jabe izatea beharturik ikusten dugun aldi hontan, herri-antolamendu egoki hori bultzatzen saiatu behar dugu. Otxandiori dagokionez, zer batzu ikusi eta bereizi behar dira.

Otxandio gaur, (herri-mugen gain) kaleingurua eta auzoak osatzen dabe: Mekoleta, Andapaluzeta, Amaitarmin eta Lapurreketa. Oletak, naiz eta inguru beronetakoa izan, bereiztasun gehiago du.

Hemen aipatu ditugun auzoetako gizaki geienek edo guztiek, beren buruak Otxandioartzat jotzen dituzte. Bai giza-mailan (hizkuntzaz, harremanetan, senitasunetan) eta bai bizi-mailan (lanean, salerozketan, eleizaz,medikuz e.a.), multzo bakarra osaten dute) Eta nola ikusten ditugu?

Limitauaten auzia. Zortzireun urte dalarik gaurdaño datozkigun auzi zorigaiztoko eta xelebre hau oso esangarria dugu. Bertoko herri-antolamendu filosofiari eraso zion arrotzen jokerak (erromatarrengondiko filosofiak) utzi digun ondare argi bat. Otxandiok, 1.243 hektarea ditu eta okerrena, Kerexa, Mainondo, Mainondo garai eta Etxebarri, ia Otxandioko kalean bertan direnak, aramaioar bihurtzen dizkigu.

Eta beste auzoeri gagozkiola ere, gauzak ez dira batere obeto: Andaparaluzeta Otxandioko eta Itza aramaioko, bere auzotik ebakirik; Amaitarmin Abadinon eta Errepueztona Aramaion berdin beren auzotik zatiturik; Lapurreketa eta Montehido (Behorzelai) Diman, ezelako loturarik ez duten herrian. Lapurreketarrak bein, Dimako Udaletxean, argi-indarra ipintzeko laguntza eskatu zuten eta erantzun hau hartu zuten: “zuek otxandiortzat jotzen zaituztegu eta gure laguntzarik ezin daikezue izan”

Uste dugu ez dagola arrazoi bat bera ere gauzak dagozan bezela jarraitzea eskatu lezakenik. Gaur Otxandiarren jokabidea, honela izan behar litzakela uste dugu: arretarik aundienaz begiratu auzo guztieri eta herri-bizitza eta arazoetan partaidetzat hartu. Naiz mugaz barrukoak naiz mugaz kanpokoak izan.

Hortarako abagunea heltzen danean, mugaz kanpo direnak, berek beharko dute eskatu gauzen aldaketa. Hala nahi badute. Guri, laguntzen bakarrik dagokigu.

Post hau Artikuluak-Otxandio atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina