Esaerak

Bittorren lanen artean Frases y sentecias liburutik kopiatutako esaera guztiekaz orri batzuk topagu genduzan, 533 atsotitzekaz: Esaeren bilduma

Horien emoitza gisa lan bat egin eban: Testu baten bitxitasunak (1981) Testu_zahar_baten_berezitasunak

Testu honetan esaera batzuk aztertzen ditu eta hor Mitxelenarekin izandako ikuspegi desberdinak agerian geratu dira.

  • Refranes y Sentencias (1596) liburuko zenbait esaera komentatzen dituen idatzi hau Luis Villasante Euskaltzainburuak irakurri zuen 1982-IX-24ko Euskaltzaindiaren batzarrean. Hurrengo urtean argitaratu zen Euskera aldizkarian (1983-XXVIII, 159-168 o.).
  • Lekuko izan zen zenbaiten ahotik dakigu Mitxelena suak eta garrak hartuta jarri zela Kapanagaren lana akademiaren eskutik irakurri eta argitaratu zelako. Baina errenteriarrak ez zuen sekula ezer idatzi artikuluan isurtzen diren tesi eta iritziez.
  • Lagun arteko solasetan, hainbat euskaltzaini eta unibertsitateko irakasleri entzun izan diogu Kapanagak bete-betean asmatu zuela Erioak Eresan… esaerari dagozkionetan; eta besteetan eta ustekizun orokorretan ere zuzen zebilkeela ziur asko.
  • Hala ere, Kapanagaren ekarpena ez da inoiz aintzat hartu. Behin bakarrik ikusi dugu liburuetan aipatua, modu txarrean, gainera.