Otxandio… Historian zerbait

Artikulu interesgarri honetan Otxandion egon diran borrokak aipatzen dira: erromatarren aurka, gaztelauen aurka, vatikanoko gotzaien aurka, musulmanen aurka… Otxandio muga herria izan da eta horregatik garrantzi estrategikoa izan dau eta, zorionez, gure arbasoek gure burujabetzari eusteko gogor borrokatu dabe.

SARRERA
Otxandio Urkiolatik jeitsi eta zazpi kilometrotara dagoen herri txiki bat da. Herri hau Bizkai- Arabako mugan dago.

Otxandio izena entzun dugu Ochandiano izenaren itzulpen bat edo ondorio bat dela. Bertakoek beti euskeraz Otxandio eta erderaz Ochandiano erabitzen dituzte biok inoiz ere nahastu barik.

Badirudi Ochandiano izen hori Otxandio euskerakoaren erderazko itzulpena edo ondorioa dugula. Bertakoek betidanik Otxandio esaten bait­ dute eta inguruko izenak ere (Aramaio, Elorrio, Olandio, Baranbio, Legu -tío etb..) era berekoak baitditugu.

Gainera nahiz eta idazkietan beti Ochandiano agertu izan dela errepikatzen duten, egitan izen hau agertzen zaigun texturik zaharrenean “ochan- dio “ageri zaigu guztiz argiro.
Frogatzea nahi badugu , hemen daukagu XII. mendeko textu batetan eta hemen “Ochandio” bezala agertzen zaigu. Textuaren referentzia zera da: Cap. XXII:”FUEROS QUE SANCHO VII, REY DE NAVARRA DIO A LOS LABRADORES CENSUARIOS DE LA MERINDAD DE DURANGO EL AÑO 1115 Y CONFIRMADOS POR D. ALONSO VIII,REY DE CASTILLA”.

Herri (guztietatik) guztiak daukate beren historia, eta horregaitik herri bakoitzak garrantsitasun berezi bat. Nere lanaz, hauxe nahi dut adierazi: Otxandiok denboraren barnean garrantsi berezi bat eduki duela. Garrantsitasun honen oinharria behar bada situazio geografikoan datza.

Behintzat nere asmoa hauxe da:kronologiari jarraituz, garai desberdinetako garrantsitasunaren ezaugarriak jarri lan honetan. 

OTXANDIO: HISTORIA BEREZI BAT
Prehistoriara jo eskero, honako asterbide hau dugu baliagarri:

Geroko denboretan horrela agertu bazaigu , lehenago ere izatasun berdina zuela uste izan dezakegu; bere garrantzia , goiko arane­ tatik beheko Euskalerrira igaro-bide baten ate garrantsitsua izan zala, Oraingo euskalari batzuren ustez badirudi aintziñako Euskalerrialdeak itsa- sotik goiko aranetara doazen zirrindetan kokaturik bizi zirela.

Euskera moten lekukotasunak hori adierazten omen du. Gainera artzaingo bizi moduak eragina izan zitekeen kokadura hori; udarako baskak goiko aranetan eta negurakoak beheko lur epeletan.

Dena dela, historiaren ezaguera dugunetik Gaztelatik itsasalderako bide garrantsitsu bat hemendik igaro izan da.

Otxandio, Auñamendiren luzadura dugun mendikatearen erdian daukagu, mendi arteko aran batetan kokaturik; eta hortik egoaldera ikaragarrizko baso eta mendixkak dira bideentzako hesi bat eginez. Eta toki horretantxe dago hain zuzen, guk herri honengan ikusten dugun garrantsia. Bertako jendearen defentzarako bere biziko tokia dugula hori, hau da, bizkaitarren defentzarako burruka-lekua. Geroago adierazten dugu hor izan diren, bizkaitarren eta etzaien arteko guduak, beraz prehistorian ere, horrelatsu izango zala uste izan daiteke.

Otxandio bukatzen den tokian, orain urtegi bat hasten da, baina lehen , orain dela 40 urterarte hori basoa izan zen. Eta behar bada, urtegiko urok argitaratuta, urte batzuetatik hona, fosil eta antxinetako tresnak aurkituak izan dira.

Tresna hoien agerkundeaz ez da ofizialki ezer entzun, baina bilatzaileek hor-hemengo gazte asko omen dira; nik neuk zenbait ikusi ditut:
–kobrezko aizkorak,
–silezko aizkorak eta beste ebagikari batzuk
–pipa antzeko bat, eta beste(apaingarri)batzuk. Aurkitu izan diren tresna hoien ugaritasunak, leku hauek biztanle asko izan zutela argitzera ematen digute, beraz, prehistorian ere gizakiak bazirela hemen eta ez gutxi badakigu. Guda gizonak izan zitekeen?

Bada beste puntu bat ere , aro horretaz zerbait argitasun eman dezakeguna, bai-no oraingoz ikerketak egiten ari direla dirudi,eta nik,neronik , gaurkoz dakidanaz ezin daiteke ezer frogatu. Baina gaia garrantzitsua da berez, eta badirudi , laster argi gehiago izatea honetaz: aintzinetako erlijioaren adoretako edo gurtzeleku bereziak bazirela inguru honetan. Honetaz aipagarria dugu Ibn Hayan arabiar idasleak bere kroniketan utzi zigun aipagarriena: arabiarrak 825. urteko euren sarraldian euskaldunen “su adoratzaileen Mendi Sakratuaren urbileraino heldu izan zirela”. Zein ote dugu mendi hori ? Nik oraingoz ez dakit baina. entzun ditudanen arauera , badirudi asaldua dala dagoeneko.

Ditugun herri leyendak ere zerbait laguntzen dute gai honetan: arabiarrek ez zutela igaro ahal izan guk aipatzen dugun mendi arteko ate hori, eta ez zirela inoiz hortik aurrera pasatu. Hortik hegoaldera ba dira, ez dakit nongoak Moro kastak”, direla eta holako esakisunak. Lehen esan bezala eta geroago historian gertatu izan den bezala, badirudi mendizko hesi horretantxe izan direla beti kanpotiko etzaientzako muga igaro ezina.
Eta gai honi buruz badugu beste gauza aipagarri bat ere: “Tabirako Gudua”, izendatzen delakoari buruzko albistea; Fernando Zaratek Bizkaiko aintzinatasunari buruzko liburuan honako hau esaten du: “Bajamelú , arabetar nagusi bat, Nafarroako eta Arabako lurraldeak sarraskitu ondoren, gorutz etorri zen; Bizkaiko lurraldeak sarraskitzeko asmoz ere. Baina bizkaitarrak “Bien apercibidos ” arabiarrak zetorzela Aramaio eta arabarren laguntzaz, borrokatu ziren; eta S.Bernabe egun batetan apurtu zituzten arabiarrak, Bajamelú gidaria eta bere gizon gehienak hilez. Eta gutxi batzuk ihes eginez. Gudu hau orain Durango uria dagoen inguruan gertatu omen zen S. Bernabé egun batean (bagilaren 11) 796. urtean edo.

Honetaz badugu zer pentsatu; orduan ez zegoen ia seguru Durango izeneko uririk ez eta Tabira izenekorrik ere; Durango lurralde bat zen oraingo izen berdineko Merinaldea eta honen muga guk aipatzen dugun mendarteko ate horretantxe zegoen. Beraz, daitekena da “Durango ondoan ” hori, lurralde horren mugari buruzkua izetea; areago, baditugu beste pentsaeragarri batzu ere.

Arabiar gutxi batzu ihesi joan baldin baziren ezin zitekeen izan orain Tabira dagoen lekutik, aldapa eta mendarte guztiak igaro behar baituzten eta argi ikusi daiteke gudua galdutako gutxi batzuk egiteko ezinezko lana zala hori.

Bestalde aramaioarrak eta arabearrak lagundurik lortu zela garaitza hori. Eta mapa bat hartuz edo inguruak esagutuz argiro ikusi daiteke, bizkaitarrak, arabarrak eta aramaioarrak elkartu daitezken berebiziko lekua zein den: hain zuzen aipatzen ari garen mendarte horixe.

Gainera, gudua S.Bernabé egunez izan omen zen; zergaitik ote da mendarteko ate horren zaindari bezala den mendizkan gailurraren puntan S. Bernabé izeneko base- lisatxo bat izatea, Baselixa hau gaur hondatua dago, baina, hor egon izan da aurreko gerrarte.

Geroko historiak ere aski indarrez frogatzea du gure uste honen zergatikoa; hortxe izan baitdira bizkaitarrak beren lurra libre jagoteko egin izan dituzten burrukarik gogorrenetarikoak. Oinaz eta ganboatarren guduetan Otxandio borroka leku garrantzitsuenatarikoa izan zen. Ganboatarren gordeleku eta babeztegi zen eta Aramaio oinaztarrena izanik ikaragarrisko burrukaldiak eta treskantzak egin zizkioten alkarri. Halere kanpoko etzaiak Euskalerria menperatzea hurbiltzen zirenean anai arteko etzaitasunak utziz bezoz-bezo kanpoko etzaiari erazotzen zioten.Honela gertatu zen 1355. urtean:Gaztelako Pedro erregeak gudaroste bat bidali zuen Euskalerria menperatzera.

Horren buru Juan de la Cerda( Infante famatua zelarik). Euskaldunak Juan Abendaño buru (zelarik) zutelarik eta burruka gogor egin ondoren menperatu egin zituzten Otxandioko mendarteetan.

Baina badirudi holako gudu asko izan dala toki honetan: aurreago l295.nean ere, gastelarrak , orduan ere, eta Bizkaia menderatzera etorriak hementxe izan omen zi- ren garaituak.

V. Aranak bere “Leyendas de Euskaria “liburuan agertzen digu hoelako gudu bat: “Kalaorrako obispo bat beretzarakotzat zituen ondasunen jabetza hartzera etorri omen zen Durango alderantza. Bizkaitarrak berri horretaz jabetu zirenean eta bertako “Lege Zaharrak” horrelakorik ez omen zuenez onartzen bidera urten omen zioten hain zuzen, guk aipatzen dugun mandarte horretara eta burruka biziak egin ondoren obispoa eta berak zekarren gudarostea (obispoa izan arren armadunen buru bezala zetorren) birrindu eta menderatu zuten; obispoa ere bertan hilez.

Aranak hau nobela antzera idatzi bazuen ere, tradizioetatik hartua dela badirudi, batez ere orain galdua den kantu batetatik kantu horren leloa hauxe izan behar zuen:
“Amendarrok bere semeak galdu ditu,
Baina bizkaiak aske du jarraitu”

Edozela ere Aranak guk aipatzen dugun mendarteko igarobide horren zeaztasun interesgarriak ematen ditu eta aipatu dugun S.Bernabé mendizkan ipintzen du buruzagien Jardun lekua.

Eta oraintzu ere 1936. gudan hotxe izan zen euskal gudarien eta kanpotiko etzaien arteko burruka lekua. Toki horretara eldu ziren “espainiako nazionalak”, uztailaren l9an (guda sortzean beraz) eta ezin izan zuten hortik aurrera egin hainbeste hilabetetan; Gipuzkoako aldetik eraso eta. Durangoraino eldu izan ziren etzaiak. Otxandio hartu baino lehen; hauxe dugu argigarririk onena hemen azaltzen dugun ustekisunak erro sakonak dituela baieztatzeko.

Post hau Artikuluak-Otxandio atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina