Otxandioren alde

Bittorrek eragin haundi-haundia izan dau Otxandixon. Gehien ikusten diranak hiru izan dira: Talleres Otxandiano, Etxegile etxeak eta Arrese zinema baina ikusten ez diran baina arlo garrantzitsuak Euskerea, Kulturgintza eta Kazetaritza izan ziran.

  • Talleres Otxandiano (ondoren Rochman  eta gero Ulma Conveyor bihurtuta), herriko sostengu ekonomiko garrantzitsua
  • Etxegile etxebizitza kooperatiba, gaur egun zutunik dagozan etxe multzoak
  • Herriko zinema, Arrese, gaur egun ez dagoena
  • Euskerea: Eibarren euskera eskolak, Euskaltzaindia, jatorriaren ikerlanak…
  • Kulturgintza: jaiak, Olentzaro, Gerediaga
  • Kazetaritza herriko kronikekin: Argita, Anaitasuna…

Sei arlo hauek ederki laburtzen dabe Bittorrek izan eban ikuspegi orokorra: lana dirusarrerak izateko, etxea bizitzeko, zinema astirako, euskerea gure nortasunerako, kulturgintza garena izateko eta kazetaritza herria ezagutarazteko.

Talleres Otxandiano

Bittorrek Eibarren gauza asko ikasi baina herrira itzultzean egoera sozioekonomiko eskasa ikusi (jende asko Gasteizera emigratu….) eta zerbait egitea pentsau eban. Horretarako 17 lagun batu ziran eta enpresa kooperatibo bat sortu eben 1958ko udagoienean, garai hartan mugimendu kooperatiboan eragin handia izan eban baina gutxitan aipatu gura dan Andoni Espartzaren laguntzari esker (Elorrioko Funcor kooperatibaren burua).

Espartzak lagundu eutson Bittori gauzak bideratzen (baimenak…) beheko gutunean ikusten dan moduan eta gero, garrantzitsuena, Funcorrek lan pilo eman eutson enpresa barriari bere bideragarritasun ekonomikoa ziurtatu arte. Horrela, 7 urtez, 1965 arte Funcor izan zan Talleres Otxandianoren bezero bakarra.

Enpresa sortu ahal izateko bazkide guztiek 50.000 pezeta jarri eben eta horrez ganera herrian 5.000 pezetako partaidetzak eskaini ebezan. Otxandiar askok dirua jarri eta laster jaso eben, interesekaz, enpresa ondo ibili zalako.

Arenaza eta Letona (Talleres Ochandiano kooperatibaren kontuak) (1958-1959)

 

Gaur egun enpresa haundia da Otxandion eta hiru lantegi dauzka meatzaritza, mantenu eta enbalaje arlorako bana.

Ekonomi alorra sustatzeko berrikuntzari garrantzia emon eutson eta Abadiñoko San Blasetan betiko sariei emoteaz ganera gauza barrietarako sari bat egotea proposatu eban, sektorean berrikuntza bultzatzeko.

Etxegile etxe kooperatiba

Hau beste ekimen garrantzitsua izan zan etxe gabezia konpontzeko. Horren ganean oraindik datu asko falta jakuz baina estatutuak bere egiten egon zen eta hori bultzatzen.

Etxegile etxe kooperatiba abian jartzeko gestioak  Bittorrek etxe kooperatiba bat  bat abian jartzeko estatutuak egin ebazan eta aldaketa batzuk izan ebazan.

Arrese zinema

Emilio Donado Maisuagaz eta apaizagaz batera zinemaren proiektua gauzatu eben. Herria berpizteko ekimen garrantzitsua izan zan. Herri integrala gure eben, denetik eduki.

Zinema egiteaz gain filmak euskeraz jartzeko bilera batzutan be egon zan, bata Madrilen, beheko gutunetan ikusten dogun moduan:

Otxandioko Arrese zinema kudeatzeko gutunak (1962-1971)

Pelikulak euskerara itzultzeko gestioak (1971)

 

Euskerea

Euskera batuaren sustzaile garrantzitsua izan zan eta baita euskeraren jatorriaren ikerle haundia. Herrian euskera bultzatzen saiatzen zan gazteei euskerarekiko maitasuna pizten.

Garaiko euskeraren munduko eragile gehienekaz harreman estua izan eban: Lazpiaur, Juan San Martin…

Kulturgintza

Kultur arloan eta euskeran bereziki ekimen asko-askotan parte hartu eban Bittorrek. Bere ezagun batek esan eban moduan: zerbait baegoan nonon, hor ikusiko zenduan Bittor: idazleen alkartean, Gerediagan, baserriak bultzatzeko zerbait egiten, herriko eskolan Olentzarori buruzko gauzak kontetan…

Kazetaritza

Herriari buruzko kronika asko idatzi ebazan Argian edo Anaitasunan argitaratzeko, baita beste hedabideetan ere (Gerediaga…). Atal honetan jasotako artikuluak jartzen hasi gara: Artikuluak-Otxandio