Hizkuntzaz

Aditz jokoak: herritarrek egiazki ahoskatzen daben moduan idatzi beharko leitekez dino Bittorrek hamen.

Batuaz , batuaz, batuko dugu  Euskerari buruz gazteleraz idatzi baino euskeraz edozein gauzaz idaztea da kontua

¿“Bilbo” o “Bilbao”? Bi hauetako zein hobetsi?

Euskaltzain ixillak Euskaltzaindian ez dagozan baina lan asko egiten daben euskaltzainei buruz

“Euskera” ala “Euskara”  Bittorrek zergatik nahiago eban “euskera” berba erabiltea: euskalkiak (bizkaiera, gipuzkera), hizkera berba, munduko hizkuntzak

Euskera Erro_eta_gara Bere liburu nagusi da eta gure hizkuntzan hiru substratu dagozala proposatu eban eta horreen arabera 500 bat berben etimologiak proposatu ebazan. Erroak hiru multzo nagusitan sailkatu ebazan: izatasuna (izatea), egintza (egin, aditzen erroak) eta getasuna (eza).

  • Izatasuna: iz (ura, argia izan daiteke): iz-erdi (ur erdi), go-iz (eguzkia goian), iz-e-tu (piztu, argia egin)
  • Egintza: in (berba in,…), i…
  • Getasuna: itz-al (iz-al: argirik ez egotea), il (hiltea)…

Euskera_batua_eta_euskalkiak Eibarren eman eban hitzaldi bat da eta bertan dino gero eta atzerago baldin bagoaz hizkuntza batuago egoala. Batua euskera bizirauteko ezinbestekoa dala baina mendebaldeko euskera (bizkaiera baino berba egokiago dala defendatzen dau) bizirik eusteko gazteei egiten deutsie gonbitea, euskalkien beharra batuarena bezainbestekoa dalako.

Initza Aditzari buruzko saikera, 22 orrialdeetakoa

Hiztegitxoa: Berba gutxi batzuk jaso ebazan hamen. Ondoren, ez dakigu berak asmatutako pertsona izen batzuk diran, esaterako: Attabol: Artondo etxekoa, herriko gizonik zaharrena, jakintsua eta herritar guztiek begirunez hartua.

Patxi Alaña: Bittorren ekarpena euskeraren jatorriari