Olerkiak

imagesBagare

Olerki asko ez ebazan idatzi Bittorrek baina horietako bat, Gontzal Mendibilek musikatu ebana, denon ahotan dago

Gipuzkun bagera
Xiberun bagire
Ta Bizkaian bagara
Baita ere, Lapurdi ta Nafarran.

Guziok gara eskualdun
guziok anaiak gara
Nahiz eta hitz ezberdinez
Bat bera dugu hizkera.

Bagare, bagera
Bagire, bagara
euskera askatzeko
oraintxe dugu aukera

Araban bagare…

Herri bat dugu
osatzen
eta gure zabarkeriz
ez daigun utzi hondatzen.

Bagare, bagera,
bagire, bagara
Euskadi askatzeko
oraintxe dugu aukera.

https://www.youtube.com/watch?v=Gsz38xoNevM

Olerki batzuk:

Banintz

Euskera, euskara

Surru-Murru olerkia

   Negua

Negu iluna dugun arren
eta izotza basotan
Gabon sua dugun arte
sukaldeko zokoan
biziko da gure barnean
gure asaben gogoa

———————————————————————

Gorbea
Itzalezko
kantua
kantatzen
dizut
gaur,
ene
bihotzekoa,
mendigain
xumea,
benetan
maitagarri
antxinako
Gorbea.
Eskeintzen
dizkiguzun
pagadi
trinkoak
eta
errekatxo
kantari
ta
miresgarriak…
Emankor
ta
ederra
zara
bai,
Gorbea.
Zure
gain
biribila
ta
larre
lehuna
hamaikatxo
alditan
zapaldu
dudana,
benetan
gozoa
da
heltzea
zugana¡
Euskaldunen
gogoa,
euskal
gizartea,
euskaldunen
doinua…
Gauza
eder
hauen
babeslea
zaitugu
betiko,
Gorbea?
Zure
ohian
goxuan
murgiltzen
naiz
eta
bihotza
betetzen
dit
basoko
magiak,
haren
hatsa
sentituz
barren
barrenian.
Gorbea
hain
maitea
mendigain
gurtua
zuk
mendizale
nauzu
nik
zu
berriz,
mendi.

———————————————————————

Urratuko dituzte bizibide berriak

Lekuko
dira
harkaitzak
igainka
diren
odeiak,
sortuko
dela
bizi
berria
lehen
bezainbat
indarrez,
eta
berezko
legez,
halaxe
beharrez,
urratuko
dituzte
bizibide
berriak…
Sortuko
dira
gazteak
eraberriko
jendeak,
gauza
batzutan
izango
dira
aro
berriko
kimuak,
baina
hala
ta
ere,
asaben
argiak,
gidatuko
dituzte
geroaren
bidean…
Urratuko
dituzte
bizibide
berriak…

———————————————————————

Aspaldi
hontan
lillurati
batasun
billa
gabiltza
euskera
iagon
ta
indartuz
egun
obeen
ametsaz.
Bide
bat
behar
aukeratu
bide
baherik
galduak
eta
hortantxe
gure
koska(gaitza)
bakotxak
bere
irritza.
hamaika
dira
iakitunak
bai
eta
bere
zittelak
bakotxak
badu
bere
lege
inontzat
ere
berea.
Atxe
ziztriña
auzi–‐bide
berotu
dira
burrukan
batasun
hori
ohar
bage
aurkitu
iaku
bitasun.
Apal
iokatuz
ar
bagiña
laster
genduke
batasun
Arrozki
gaua
norberekoi
guztia
ez
ete
nitasun.
Euskaldun
onak
zar–‐gazteak
anai
giuzue
auzia
Ertzetan
direnak
gaitzetsiaz
erdian
bada
bizia

(Irudia: “Euskara eta euskalkiak” liburua)

———————————————————————

Itun nago ta alaitzen ditut
negar min dut eta parre eragiten diet
eta ohartzen naiz
ahuldurik nago ta indartzen ditut
nekez asperturik naiz eta poza daramaiet
eta ohartzen naiz
eztaukadanetik ematen diet
eta etzeukatenetik hartzen dut.

———————————————————————

Bilbon zumardiak bai
baina baina zumarrik ez
Iruñean erreinua bai
eta eta erregerik ez
hitz hutsak ditugu nonahi
eta izaterik ez.

Donostian Alderdi Eder
Afrikako zuhaitzez
Gasteizen alderdiak beti
erderaz mintzatzen
geronen etxea dugu
kanpoko trastez betetzen.

(irudia: fotolog)

———————————————————————
Haizea ari da
firi firi
elkar ezagutu genuenean
haizea ari zen
firi firi
eta haizean nerabilean.

Eguzkiak berotzen zuen
zartaka zartaka
maitatu zintudanean
eguzkiak berotzen zuen
zartaka zartaka
eta ni zoramenean.

Baina ni geroagoz langarra
ziri-miri
langartu zen gure bizitza
lainotik zetorren langarra
ziri-miri
lainotuz bai gure bihotzak.

(irudia: fotolog)

———————————————————————

Olerkiak -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Bittor Kapanagaren lanak blog batean - Iruña-Veleia, gezurra ala egia?

Utzi iruzkina