Argitalpenak

Bittorrek egindako 5 argitalpen jaso dira hemen. Nagusiena Euskera Erro eta Gara da, 1978an egindakoa eta gero Initza eta Euskaldunon Ikuskera. Badira ere lan laburrago bi. Horiez gain, bere lanen lehenengo bilduman Bittorren bizitzari buruzko zati bat ere jaso zen.

a) Euskera erro eta gara (1978) Euskera Erro_eta_gara

Liburu honetan, Bittorrek egindako liburu garrantzitsuenean, bere 3 iturburuen teoria azaltzen du. 210 orrialdeetan euskeraren oinarrizko erroak, horien bilakaera, 500 bat oinarrizko hitzen etimologiak bere teoriaren arabera, egutegiaz, senide izenez  eta beste zenbait gai garrantzitsu jorratzen ditu. Kontu asko aipatu zituen eta euskeraren jatorriaren gaian sartzeko, gure uste apalean, irakurri beharreko liburua da. Kapanagazaleen Taldeak argitaratutako edizioa jarri dugu hemen PDFn ikusgai bost liburukietan banatuta.

  • Euskara Erro eta Gara 1978an argitaratu zen, Printzen inprimategian, Bilbon.
  • Kapanagak bere kontura atera zuen. XX aleko tirada egin zen. Argitaraldi bakarra egin zela uste dugu (?)
  • Hitzaurrean azaltzen duenez, Eibarren bizi zela, 1952-58 epe inguruan idatzi zuen obraren zirriborroa. Argitaratu aurreko urteetan osatu eta borobildu zuen.
  • Kapanagaren obra nagusia da. Bertan laburbiltzen ditu euskararen jatorriari, senideei, erroei eta abarri buruzko bere iritziak, eta aldi berean urte horietan gozpuzten ari zen euskara batuari begira ere hainbat proposamen plazaratzen ditu.
  • Bazuen euskalariek bere proposamenak aintzat hartuko zituzten itxaropena. Zalantzak izan ei zituen liburuaren hizkuntzaren inguran. Zera adierazi zion Argiari 2005ean: “Dudan egon nintzen euskeraz ala gaztelaniaz idatzi, eta erratu egin nintzen: euskeraz idatzi nuen”.
  • Hasieran testua baturatzea pentsatu genuen eta saiakeratxo bat ere egin genuen bide horretan. Baina bide okerra zela konturatu ginen. Kapanagaren ustez, euskera, bage edo zare behar zuen batuan, eta arrazoi oso sendoak ematen ditu euskara, gabe edo zarete ezartzearen kontra. Eta horrela beste hainbat adibide. Bere uste errotuenen aurka joko genuen testua gaurko batura ekarri izan bagenu.
  • Gainera, pentsatzen dugu ona dela belaunaldi berriei gaurko estandarraren aurreko idazkerak ezagutzeko aukera ematea, batasun prozesuko tirabirekin batera. Obra hau lekuko bikaina da horretarako.
  • Honengatik guztiagatik, originala zegoenetan uztea erabaki dugu. Koma batzuk kentzera edo lekuz aldatzera, erratak zuzentzera, atalei zenbakiak ipintzera eta maketazioa apur bat gaurkotzera mugatu da gure lana. Orripeko ohar banaka batzuk ere jarri ditugu, hitz ezezagun samar batzuen esanahia argitu asmoz.

Bestetik, Euskeraren Jatorriaren 1. Biltzarrean, Arantzazun, azaldu zen bere teoriaren laburpena ere hemen dago:  Teoriaren laburpena

Berari egindako elkarrizketa, liburua dela eta: Erro eta Gara: teoria berri ausarta bat euskeraren ikerketari buruz

Resumen del libro “Euskera: Erro eta Gara” (Euskera: Raíz y Desarrollo)

 

Bittor Euskeraren Jatorriaren 1. Biltzarrean Arantzazun 2005ean
beste ikerle eta partaide batzuez inguratuta

b) Testu baten bitxitasunak (1981) Testu_zahar_baten_berezitasunak

Testu honetan esaera batzuk aztertzen ditu eta hor Mitxelenarekin izandako ikuspegi desberdinak agerian geratu dira.

  • Refranes y Sentencias (1596) liburuko zenbait esaera komentatzen dituen idatzi hau Luis Villasante Euskaltzainburuak irakurri zuen 1982-IX-24ko Euskaltzaindiaren batzarrean. Hurrengo urtean argitaratu zen Euskera aldizkarian (1983-XXVIII, 159-168 o.).
  • Lekuko izan zen zenbaiten ahotik dakigu Mitxelena suak eta garrak hartuta jarri zela Kapanagaren lana akademiaren eskutik irakurri eta argitaratu zelako. Baina errenteriarrak ez zuen sekula ezer idatzi artikuluan isurtzen diren tesi eta iritziez.
  • Lagun arteko solasetan, hainbat euskaltzaini eta unibertsitateko irakasleri entzun izan diogu Kapanagak bete-betean asmatu zuela Erioak Eresan… esaerari dagozkionetan; eta besteetan eta ustekizun orokorretan ere zuzen zebilkeela ziur asko.
  • Hala ere, Kapanagaren ekarpena ez da inoiz aintzat hartu. Behin bakarrik ikusi dugu liburuetan aipatua, modu txarrean, gainera.

c) Euskera batua eta euskalkiak (1984) Euskera_batua_eta_euskalkiak

  • Lan hau orain argitaratzen da lehen aldiz (2014an)
  • 1984ko Gabonetan Eibarren egin zen Euskara, Euskalkiak jardunaldietarako prestu zuen hitzalda.
  • Originala makinaz idatzita dago, txukun, eskiuz egindako zuzenketa batzuekin.
  • Lbiuru hau inprimategira ramatear genuela aurkitu genuen originala bere paperen artea et, eta horregatik, ez dugu hemengo aipurik sartzeko astirik izan biografia atalean.

d)Euskaldunon ikuskera (2001)  Euskaldunon_ikuskera

50 orrialdeko liburuxka honetan, Bittorek euskal kosmonogiaren alderdi garrantzitsu batzuk lantzen ditu: “aba” erroa, erlijio zaharra, 3 zuhaitzen kultura, bi iberiak, egun eta hilabeteak, mediterraneoko kultura zaharrak, koloreak, zenbakiak, etab.

  • Euskaldunon ikuskera lehen aldiz argitaratzen da orain (2014an).
  • 2001ean idatzi zuen, Donostiako Gaiak Argitaletxeren eskariz. Ezadostasun batzuk tarteko, liburua ez zen argitaratu.
  • Originala idazteko makinaz idatzia dago. Egileak eskuz egindako hainbat zuzenketa ditu.
  • Galdera-erantzun formatoan taiutua dago obra. Galderagilea lapurtarrez mintzatzen da.
  • Originala zegoenetan errespetatu da. Lerroburu gutxi batzuk ipintzera eta erratak zuzentzera mugatu gara. Dena dela, h, sz… banaka batzuk ikutu ditugu, egileak berariaz idatzita ez daudela uste izan dugunean.

e) Initza (2004)  Initza

23 orrialdeko saiakera honetan, euskeraren normalizazioan gertatutako hiru “izurrite”ei buruz mintzo zaigu Bittor.

  • Initza lehen aldiz argitaratzen da orain (2014an)
  • Lan hau Juan Zelaia saiakera lehiaketara aurkezteko gertatu zuen 2004an (?). Ez zen saritua izan.
  • Initza “aditza” Kapanagaren iritziz, aditz edo berboari euskaraz esateko hitzik egokiena.

f) Olentzerori buruzko liburuak

  • Badator Olentzaro (1995)
  • Olentzaro: sua hilda (1995)
  • Olentzaroren aurpegiak (1995)
  • Olentzaroren lagunak (1995)
  • Olentzaroren gertaerak (1995)

Utzi iruzkina