Txapel Eguna Otxandioko jaietan

Otxandio herria beherantz ari zan baina Gerediaga taldeari esker izugarrizko aldaketa egin zan. Jaietan igarri zan, ezer ez egotetik herri osoa parte hartzera. Eta horien amaieran mundu mailako Txapel Txapelketa

Otxandio, erdi araba erdi Bizkai, gure izkuntzaren muga-mugan dagon erria. Lehenago, untzegiñen eta burdin-lanetan entzute aundikoa, igan ehun ta geiago urtetan egiña du berakada aundia. Atzenengo gerratean ondatua, aspaldian ildako erri bat irudi zuen ta igan bost edo sei urte auetan, euskera galduz, izkera mugan ego aldera pasatzen ari zala zirudian. Eta ara nun aurtengo urte onetan, bat-batean euskaldun erri bizi-bizi bat agertu zaigun. “Otxandio-ko miraría” diñote ingurukoak eta ezin dute ulertu zelan gertatu dan. Euri onak egin duala, ziñoen bertako norbaitek: azi ona ereiña zegola, apalkiro ta istillurik bage eta orain eldu da ernetzeko garaia. Gerediaga alkartearen eragiña, zorioneko utsune batzuk, gizon langille ta zintzo bat edo beste ta gaztedi berri bikaiña. Orixe besterik ezta izan erri ontako miraria.

Aurtengo erri-jaietan, “Santamañetan”, erriko gazteak (Gerediagatarrak) beren gain artu zuten jaien eratzea. A izan zan gauzak ondo egitea: Lau egu zoragarri ikusgarriz eta euskal usaiñez beteak. Berrogeta abeslaridun korala erriko plazan, danak erritarrak,  bertakoek sortua. Dantzari taldea, errikoa. Gero berreun inguru gaztetxo euskal jantziz dantzari, erriko ta inguruetakoak. Bikote gazte bat, beorek ateratako kantuekin eta amairu gazteko taldea, zuzendariak asmaturiko abestiak kantatzen. Danak erritarrak. Eta urtebete lenago, zagurik ere etzan ageri. Eztago gaizki.

Jai auetan, kanpoko taldeak ere ekarri zituzten, eta “Euskal Abestiaren Txapelketa” eratu. Bikaiña izan zan, Pasaitar Maritxelar gaztea, garaille eta  Derioko “Boskari”, taldeetan.

Eta Joan dan igandean “Txapelaren bigarren Txapelketa Mundiala” eratu dute. Txapelaren txapelketa, gauza barregarria zirudian asieran. Bilbotar udatiar bati otu zitzaion igan urtean eta ederki atera zan. Aurten erriko gazteak eratu dute. Eta askoz ederkiago atera da.

Televistako gizonak, Bilbo ta Madrilgo egunkarien ordezkariak, eta gizatalde aundia. Izan du oiartzuna txapelketa onek, Bazan pelikula artzalle, argazkari ta abar.

Epai maia bikaiña: Lasuen jauna,”Gerediaga”-ko zuzendaria. Basaguren  Luisa anderea, erriko gerediagatar bazkidea. Elosegi jauna, Tolosan txapelgilea ta Llabori jauna, jai onen lenengo asmatzallea.

“Txapeldun asko (ez garailleak) geiegi bear bada. Urrengoan moztu bearra izango da. Beren artean, afrikar beltz. Ejo gaztea eta japondar neskatilla, Tanigutxi gazte ta liraiña.

Txapeldun (garaille esan bearko oraingoan) auexek izan ziren:

-Onen jarritako txapelari:

Gizasemeetan-

                          1.n= Gonzalo Novales                             (Sestaotarra)

                          2.n= Patxi Renteria                                  (Bilbotarra)

                          3.n= Alberto Bengoa                               (Otxandiotarra)

Emakumeetan-

                     1.n= Fellisa Garaigordobil                     (Otxandiotarra)

                     2.n= Itziar Lasuen                                    (Bilbotarra)

                     3.n= Soledad Urigoitia                            (Otxandiotarra)

                   -Txapelik apaiñerari:

Gizasemeetan-

                     1.n= Juan Mari Ellacuria                        (Zeanuritarra)

                     2.n= Gerardo Ceredillo                           (Bilbotarra)

Emakumeetan-

              1,n= Mª Lucia Ogara                               (Otxandioarra)

              2.n= Maite Abasolo                                 (         “          )

-Txapel aundienari-

                     1.n= Patxi Alkorta                                    (Donostiarra)

                     2.n= Francisco Basterrechea                  (Valmasedarra)

Txapelari buruzko OLERKI TXAPELKETA bat ere eratua izan da egun ortakoxe. Amaika olerki agertu dira, erditsu erritarrak egiñak. Garaille auexek izan dira:

Lenen: “ARRANTZALEAK” Roberto Lertxundi bilbotarrena.   Txapelaren belztasuna zalatzen du, euskaldunon egoera beltzari lotuz.

Bigarren: “TXAPELA” erritar batena (izenik ez da jakin) Bertan, pertsonaje batzuk txapelari mintza zaizko: aittona, amona, alargun gaztea, langillearen semetxoa, emaste kezkatia ta gudaria.

Aipamena:  “EUSKAL TXAPELA” Jesus Aldai erritar gaztearena.

                                                                  ………………

Jaiaren tartetan, entzungarri ederrak: Elgoibartar Ansola anaiak txistulari. “Otxandio” izendatu biribilketa berria jo zuten. Otxandioko doñu zaharretin beurek egiña. Euskalerriko txistularien artean, izen berezia dute Ansolatarrak, baiñan ondo irabazia.

“Txomin eta Garbiñe” bikoteak beuren kantuak (beurenak guztiz) eskeiñi zituzten. Eta “AMAIRU JOTAK” (erriko amairu gazte, Txomin buru) txalo asko entzunl zuten. Abestietan bat illargiari buruz:”Sei, bost, lau, iru, bi, bat, ssssssiiiiffffff!” Eguzkia asarre omen dago bere Illargi maitea zapaldu baidute gizonak.

Eta au guztiau, milla ta berreun bizilagun ozta-ozta dituen erritxo batean, mendi artean ezkutu ta euskera erdi mugan dagon erritxo batean. Otxandio , Arabako mugan, bultzaile izan bedi euskera arloan. Arabar euskeran mintza dan erri au, gogoan bearko dute izan arabar zintzo guztiak.

Lekuko bat.

Post hau Olentzaro-Jaiak, Otxandio atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina