Sustraikari ta beste

Maileguak hartzea ala euskeratik berbak sortzearen ganean idatzi dau Bittorrek, Zeruko Argiako irakurle batek “ortuari” berbaren ordez baratzekari proposatu daulako. Horrez gain “di” atzizkiaren erabilgarritasunaz berba egiten deusku.

Illabete inguru bada autobus batean bidari nintzalarik “ZERUKO ARGIA” irakurriz “Sustraikari giroa” izendatu idazkiak zirikatu ninduela. Bein irakurri ondoren, berriz ere astiro irakurri bearrean izan nintzen. Lenenean arritu ba-ninduen, bigarrenean areago. ¿Zer arraio gosaldu ote du gure adizkideak? ¿Nundiko axeak jo ote du kaskoan? niñoen nirekoetan. Ta une artan bertan, idazkiko esakizuneri erantzutea erabaki nuen. Erantzun au bereala atondurik neukan buruko tegian, baiñan asti urri ta gauetan logale, “biar” egiteko utzi nuen. Orrela ba “biar” gaur dalarik, emen nauzue berriketa onekin.

Arira noakizu, gauz bat ontzat emanez: arauak arau izan bear ditugula beti, zentzunaren indarrez; au da, arauak, edonoiz ta edozertan, gauzak beretan begiratzea ta izari berdiñez epaitzea eskatzen digula, gure naimenaren ta gogaldien gora-beraz gaiñetik.

“Vegetal” etxekotu bagea dagola ta gogorra egiten zaigula diñozu. Ortan zugaz naiz. Gure mintzairan bertan beste bat asmatu bearrean aurkitu ziranez, “baratzekari” itzari eldu diozu eredutzat eta ausarki atera duzu “plazara” zure zeintxoa: “sustraikari”. Benetan, ez da irri egitekoa, baduelarik bere zentzuna, baiñan Yainkoak yagon zaiala deabruen istilluetatik (ez al-dira sutuko norbait esate onengaitik, esakera bat besterik ez bait-da).

Zuk, Etxaideko adizkidea, arau bati baiezkoa eman diozu: erdal itzak etxekotu bageak eta euskal zentzurik bageak diranean, euskeran bertan itz–berriak sorteraztena, euskal tayo ta arauak zainduz. Ta ortarako, beste euskal itz artu duzu eredutzat. Edonola ere itz bat bakarra beti izango da oiñarri makala. Baiñan goazen aurrera ta astertu dezagun bera: “baratzekari” esateko, Bizkaian “ortu-ari” esaten da. Beraz, -ari atzizki ori dugu emen sorgin-itzuzkia. Egiz, ezta batere edatua gure izkeran gaur darabilgun esanai onekin. Yanari ta edari erabiltzen ditugu, baiñan besterik eztakit nik (arnari “Mitxelena`k aztindu ezpalu…..). Ari onek, erderazko cosa, producto de esan nai duela dirudi. Baiñan uste ori adierazteko euskeraz geienetan ki erabiltzen dugu: Txerriki, esneki , jaki (janari) araki (egur), barazki, ondarki, tripaki eta abar. Zure asmakizuna eztago gaizki, egia da, baiñan ari atzizki orien indarra aultxoa dala ontan iruditzen zait. Bestaldetik, sustrai itza artu duzu, “vegetal” beti sustraidun bait-da. Zeuk esaten duzu “sustraidun” dala ta ni ere ortan nago. Beraz ¿ez al-zan berori itzik ederrena?. “Sustraidun”, “suzterdun” edo ta euskal tayotzuago arean, “errotun”? Erroa bait-da suzterra edo sustraia euskeran edatuago ta sakonago dagon itzez. Dana-dala, euskal-idazleen eretxia eskatzen zenun ta emen doakizu baserritar batena. Aunditxoagoenak ere artuko dituzu noski baiñan nik nirea eman daiketzut soilik.

Itz-berri sorterazte orrekin alki naizela esan bear dizut bai, baiñan zuurki ibiltzekotan, arranoarena egiñez. Au da, Donosti`tik, Garazi`tik Tolosa`tik naiz Otxandio`tik atera ta gora jo, Euskal-erri guztia begiratu, euskera ondo aztertu, ta gero…….. Berriz pentsatu ta yaurti tximiñoa kalera.

                                                     ………………….

Zure idaz-laneko bigarren gaiataz ere zerbait esan bear dizut, ortaz ari izan bait-naiz zer arraio gosaldu ote zenun niñoanean.

Di atzizkia maiz ankaz-gora erabiltzen dala diñozu, sustraikari bestetan erabilia danean beintzat

¿Zer ote? “onek adarra jo desku” esango luke eibartarrak.

Di orrek uste bat adierazten digu, biltasun ustea ta ez sustraikari ustea erro-dun izakien ustea. Gure arbasoek landare artean bizi baitziren, yakiña, landarekin erabiliko zuten itz ori biltasun adierazteko. ¿Zerekin ba? Iñoiz zaspi andre biltzen baldin baziren, basekiten zaspi kontatzen. Ta iñor ezta ari izaten (gutxiago len ta euskaldunak) adierazi bearrik ez dun gauzarik asmatzen. ¿Zertaz izango zuten zenbateziñezko bildumarik lengo aroetan sustraikariz beste? Arriz edo aitzez? Ontatik “ar-di”, “ar-ti”, “as-ti” edo “aiz-ti” sortu bear ziran, baiñan nork esan gaur ere ba-diran edo ez?. Etxez? (etxadi edo Etxaide) Mendiz?. Gure errian di oroez geienetan doi edo dui esan oi da. Eta Arana ta Azkue baño lenagotik bazan erri-bazterrean egi bat lantegietako (oletako) zamarrak biltzeko autatua ¿Ba-aldakizu oraiño ere nola izendatzen dugun, naizta izen orren esanaiaz oartu ez? Samar-toi. Aro artako gizonak etziran izango gramatikalari zorrotzak, nik uste, baiñan bai euskaldunak ¿Aski izango al-duzu au, eder-kutsudun atzizki onen zabaltzalle biurtzeko? Nik baietz uste.

Di atzizki ori edozein gauzen biltasuna adierazteko duin dala uste dut. Ez al-ditugu esaten: belartxo ta mutiltxo, lizarraren ta amaren, sagar ustelkorra ta gizon aierkorra, orridun zuaitza ta txapeldun gizon, egualdi lanbera ta emakume biotzbera, ariztegi ta aroztegi, aritz-ondo ta portu-ondo, zaratzegi ta mugartegi, elorrieta ta arrieta ta hamaika gehiago? ¿Zergaitik ukatu nai diozu eder-kutsudun atzizki oni besteeri ontzat ematen dioguna? Arauak arau bear ditugu adizkidea ta izari berdiñez epaitu.

Uste bera gauz ezberdiñetan erabiltzeko atzizki berdiñak erabiltzen ditugu. Biltasun ustea, berdintsua zaigula uste dut landaretan nai sorgiñetan ta gainera, entzuna dutanez, izkera baten egokitasuna ontan omen dago: uste bakoitzeko itz bat eta itz bakoitzak bere esanaia. Beraz, nire ustez, (oar) di atzizki onek biltasun ustea soilik adierazten digu, txo, aren, kor,dun, bera egi, ondo, eta ta besteak bakoitzak berena bezela ta Euskaltzaindi esaten dugunean eztugu iñola ere sustraikaririk aipatzen, berak ikurrintzat artzen dun zuaitza gogoan ez baldin ba-dugu behintzat. Zuk aditzera ematen duzunez, biltasun ustea adierazteko itz edo atzizki asko bear genituzke: errodun izkientzako bat, ankadunentzako beste bat, ta arrikientzako ta lañokientzako ta nik dakit. Babel`ko ura euskaldunen kontua zala diñotenak arrazoidun litzakez.

                                                     ………………….

Zure idazki berria ere irakurri dut orain, barkeskero ori alegia. Ageri danez, asko mindu dituzu Sustraikari giroa`kin, diñozun sedimendu urratze orrekin ta gizonkiro erantzun diezu. Ala bear da.

Baiñan oartuko zira, nire erantzun au ez dala bide ortatikoa. Beste sedimenduak biotz-barnean loturik, euskeragaitik erantzun dizut, “egia benetan maite izate” orregaitik eta ene zentzunak bultzerazia. Beraz, oker ba-nabil, atsegin nuke barka eskatzen dakieneri nik ere eskatea. Oraingoz, di atzizkiaren auzi ontan ez nauzu ustekide, baiñan beti izateko gertu egiaren bidez.

Ba-dakit on-opas zabiltzana ta ez auzi-billa, beraz aditu gira. Aski legen-eri bait-du euskerak aulduz dijoazten “oñaztar” eta “ganboa” berri oiekin (garbikeri-zale ta narrazkeri-zaleak diñot) bitzuen arte eri-berri bat ezarri bait-diote txulder bi auekin:”puritanismoa” ta “kataklismoa”.

Post hau Artikuluak atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina