UNO-ko esku zikinak

Nazioarteko politikari buruzko oso artikulu interesgarria. Garai horretan Bengalarrak haien askatasunaren alde borrokatzen, Pakistanetik askatzeko, Blanglades sortzeko. Pakistanen laguntzaileak USA eta Txina eta bengalarren laguntzaileak India eta Errusia.

Askatasuna zer den adierazteko dino Bittorrek: “Txinazale batek, auziari itzulerdi eman nahiz edo, zera esan dit: Bengalak zozialismoa behar zuela, azkatasuna baino lehenago. Bainan ¿zer ote da hoentzat zozialismoa? Lansari on bat, urdalla beterik eta bizitzeko toki egoki bat? Hori horrela balitz, gure gortako abereek aspaldi lortu lukee zozialismoa; ziñez baietz.”

Bengalan gerra sortu zalarik, UNO-ko erresumek (eta ez nazioek, gezurki diñoen bezela) biltzarreratu zaizkigu. Bake-zale ditugularik geienak, larri zeuden gerla horren ondorioaz eta bengalarren zorigaitzaz. Eta gure erresuma zuzenkai ta bihotzbera hok, erabaki zuhur bat hartu ere hartu zuten: gerra geldierazi, erresuma bakotxeko arazoek bertako gobernuen gain utzi ta India burrukariari lotsabide bat eman.

Biltzartuek burgoitzeko ekintza izan zan noski, erabaki hori. Ordezkari geienak bakearen alde, zuzentasunaren jagole, bakan batzuk izan ezik. Irakaskizun ederra mundu guziarentzat. A zelako gaia teatrogile batentzat, haria ondo hartuz geroztik. “San Mikel” eta “Deabrua” ere jantzi berdiñez agertu zitzaizkigun dantzari gisan. Zenbaitek ez ote dute iruntzi komeria horren geruza.

Bainan Indiako kazkagogorrek hondatu dute “zuhur” hoen egintza; ez die jamonik egin onutarreri eta beren gaiztakeria burutu dute: irurogetamabost milliun gizaki dituan herri bati, bere burua azkatzen lagundu herri hori lotzen zuten kateak hautsi. Gaiztakeria larria , gure erresuma fariseoki hoentzat, zauriaren egia agerrerazi dezaken gaiztakeria.

Eta egia beti bezela, ageri da: Pakistan erresuma, herri aundi bik osatzen zuten (minoria ttikiak barne) ALA-ren izenak bakarrik elkartzen zituan herri bik; Bengalarrek alde bat eta punjabiarrek edo urduarrek beste aldean, lurrez ere urrun. Hauek, besteen lepotik edo bizi omen ziren edo aberazten ari ziren. Eta Bengalar gizaxoek etzuten ezertarako eskubiderik; ezta, jasan zuten uriol ikaragarri baten ondorioz, munduak eskaiñi zien laguntza hartzeko ere.

Urtebete lehenago, Pakistango gobernu indarkariak, auteskundeak eratu zituan; bengalarrek, beta hortaz baliatuz, izugarrizko garaitza lortu zuten. Eta hortxe as izan, ahin zuzen, beren zoritxarren atzen korapilloa. Penjabiarrek, bengalarren garaitza bidezkoaz izuturik, eraso egin zuten: eta garaitza horren buru zan Mujibur jauna giltzaperatu, bere jarraille azkarrenak erail eta lurperatu, amar milliun inguru gizaki Indiara igesiak……….

Oraingo gerra hau hasi baino zortzi illabete lehenago gertatu zan hori. Indira andreak mundo guzura garrazi eginzuan, heri erailtza bat zala aldarikatzen. Bainan alperrik. ¿Non egoan ba UNO HORI? ¿Non zeuden gure erresuma bakezaleak? Agian, arazo horrek etzien ikutzen beren kontzientzia garbietan; hori (irurogetamabost milliun bengalar zuntzitzea barne) erresuma baten barneko arazoa zan. Eta arazo horietan sartzea, jarraibide txar bat jartzea zan.

Bengalarrek, indiarren laguntzaz, beren azkatasun burruka hasi dutenean ordea, beldurtu egin dire gure erresumak. Eta garaitza bidean doazela ikusirik, aipatu dugun erabaki zuhurra hartu ere. Bainan alperrik zorionean.

Nola liteke gure erresumen jokabidea?.Arrazoi garbi-garbai dut: geienek gai hortan, eskuak zikindurik dituztelako; “bengala” bat edo beste beren oinpetan dutelako, USA-tik asi ta nahi duzuen beste batenganaño. Yugoslabiaren jokoaz harritu ziren zenbait. Eta berehala irakurri dugu haren adierazpena: Yugoslabiak ere, (edo Serbiak bere eskuak zikindurik ditu Kroazian; astebete baiño lehenago agertu da yugoslabiarren jokoa nundik zetorren. Eta beste guztiena ere, antzekoa dugu.

Orain datozkigu arazo horrekiko iruzkiñak. Txit barregarria zenbait. Ezker-eskubietako ahatekiek, kantu bat bera kantatzen ari zaizkigu: Indiak eta Rusiak asmo maltzurrez egin dutela Bengalarenaldeko jokoa. Beren jokoa egiten ziarduela. Beste batzuk iñoiz beren buruen aurka jokatu izan balute bezela. Bainan, guzi hau, USA-ren eta Txinaren jokabide lotsagarria estaltzeko kea, besterik ez da. ¿Ez ote digute esango oraindik, erresuma bi hoen jokoa (zikiña) bengalarren aldeko onopaz egiña izan zala? Ez giñake batere harrituko. Munduan fanatismoak irauten du ta iraungo du.

Rusiak, herrialdeak bere alde jarrerazteko egin omen du bere jokoa. Bainan zer egin du? Egintza ona ala gaiztoa? Zergaitik egin dituzte santuak eta, hainbeste giza-laguntza? Ez agian, berengandik iñor urruntzeko. Indiak, bere mugak garbitu ta etsai gogor bat ustea izan omen du jomuga. Eta hortarako, herri zapaldu bati, azkatasuna lortzen lagundu dio. Oba genuke guk ere, India bat auzoan bagenu. Ahatekien kantuak baino milla bider obe. Edonola ere, Indiaren jokoa epaitzeko, goizegi da oraiño; geroak esango du ea nola jokatu duan.

Indiak eta Rusiak egin dutena, USAk eta Txinak egin izan balute, zer izango ote zan. Ez ganuen asmoen konturik entzungo, egintza goragarriena baiño. Beraz, orain ere, egintzak behar ditugu epaitu, iñoren asmoak ezin baititugu nehurtu. Nixon-en jokaera, haur iñoso batena bezelakoa izan da; ez du “nundik heldurik” ere. Pekin-erako joan-etorria ondo antolatzearren, irurogeta amabost milliun bengalar kondenatzeko gertu. Baiña Txinak gehiago harritu du jendea: imperialismoaren aurka dauden buruzagiek, militar diktadore baten oinpean bengalarren zorigaiztoa iraunerazi nahi. Rusiak hartuko duan indarraren beldurrez izango zan, baiñan hontan ere, egintzak epaitu behar ditugu lehenen; eta zuhurkiago zergatikoek, hauek norbere erara ikusteko gaiago direlako.

Txinazale batek, auziari itzulerdi eman nahiz edo, zera esan dit: Bengalak zozialismoa behar zuala, azkatasuna baino lehenago. Bainan.¿zer ote da hoentzat zozialismoa? Lansari on bat, urdalla beterik eta bizitzeko toki egoki bat? Hori horrela balitz, gure gortako abereek aspaldi lortu lukee zozialismoa; ziñez baietz. Bainan, ziñezko zozialismo baten lehenengo oiñarriek, gizonen eta herrien azkatasuna behar dute izan, nik uste.

Post hau Artikuluak atalean eta , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina