Jose Maria Arantzadi

Bittor gazteetaz beti kezkatuta egoten zan, ekimenak bultatzen. Hamen, antza, Tolosan Arantzadik zeukan proiektua ezagutu gura eban

Aranzadi`tar Jose Mª

Donosti`an

Ene adizkide miña:

Oroigarritzat edo lerro batsu idazten otu zait; ez da besterik auen zentzun eta adiurra. Lengoan esan nizun asmo ua, oso eginbearrekotzat daukat eta ardura ematen dit. Ba-dakizu eskualde ontan bear-bearrekoa dugula, aizea birientzat bezela, batez ere gaztedia nai dugun bidean ipinteko.

Buru-biotzetan ditu-dan asmook aurreruntz eroateko, kirten ori ere eskuan bear dut; adar guztieri eldu bear zuaitzetik erori gabe yarraitzeko ta al bada gorago igotzeko; ulertzen didazu.

Pozez beterik entzun nizun Tolosa`ko gazte oien berri. ¿Noiz elkartuko gera beroiekin? Zuen almenaren izarian urgaziko gaituzuena ba-dakit eta orregatik zirikalditxo au ematea bururatu zait. Andoni astitsu orra doan batean, joateko asmotan gera, bañan ez dakit noiz izango dan. Zuk esango didazu zer giro dan or.

Zuri ta zure naieri garaitza opatuz

agur

Post hau Gutunak atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina