Jagoba Kerexeta

KEREXETAtar Jagobari. Elorriora

Otxandiotik, 1959gko. Epaillaren 21an

Agur aspaldiko adizkidea,

Beñola esan euztasunez, etzendun ezagutzen Arantzibia izenez agertzen zan olerkari bikain bat. Izan ere, oso apala izan bide da olerkari ori; gure izkera maitagarriari opari eder bat eskeiñi nai ta emon dautzo;zer eta ORBELAK; izan leitekezan gauzarik apalenak, ezkutuka dabiltzan oiñ-azpiko orbelak. Baña entzun dodanez, oso usain ederrekoak dira orbelok; euren lekuan, bitxiak. Biotzez zorionkatuko nuke olerkaria baña… nik dakit! bear-bada ezta izango bera….

Dana-dala, Yaunak ezkartuko dau bere egitea ta euskotar zintzoak gogoratuko.
Aspaldi artu neban eskeiñ-orria, baña beti arrapataz poltxikoan nerabillan “biar” erantzuteko asmoz.

Bihar ori etorri da ta ale bi eskatuz idazten dautzut. Irakurtzeko urduri nago; banaka ikusi ta txastatu dodaz ORBEL orretariko batzuk (ta zein zugaitzenak diran igarri ere) baña pilloan ikustekoak izango dira.


Post hau Gutunak atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina