Alkate berria (1976)

Alkate barria dogu Otxandion. Eta aspaldiko partez, herritarrak aukeratutakoa. Luis Ajuriagerra, ogetabederatzi urte, ezkondua, langillea bizibidez, euskalduna, gizon jatorra eta Gerediaga-ko bazkide. Orain arte, ez du izari ezelako kargurik, langilleen arteko “jurado de empresa” edo izan ezik.

Zenbaitek ez eben uste, herritarren eskuetan holako aukeramenik egiteko ezelako irrizturik aurkitu zeikeanik. Bainairriztua bazegoan eta irriztu hortatik atera dauherriak alkate barria. Herritarren eskariagaitik eta herritarren bultzadaz eginda alkate. Autatzailleen % batek lzenpeturik, aurkeztu zeinkean autagai edo kandidatorik. Baiña euneko bat horrek ez eukan gorantz mugarik etahortxe egoan bakotxak bere autapena egiteko abagunea.

Norbaitzuk (bi aldetakoertzetan) harriturik gelditudira. Herritarrak ondo baliatu dira bakotxak bere izena emoteaz. Eta zenbat eta nortzuk ageri ziren ikustean, ikara sarte iake betiko jauntxoei. Eta hori, astirik bagean, ainbat, beren izenak emon ezinik gelditu direla

Guk, alkate barri gazteari, hauxe opa dautzagu: bere gizontasuna, herritartasuna eta euskalduntasuna agertzeko bidea izan dakiola hartu dauan agintetza.

Post hau Artikuluak, Otxandio, Politika atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina