Olentzaroa

Barandiaranen eritziz “Oles” egiteko aroa

(batueraz)

Joan diren Gabonak egundoko jatorrenak izan dira gure artean. Eta esanbeharrezkoa da, jai eratze, arte kontu ta musika gaiak (eta euskereak era batez) hauspo indartsu bat daukela Otxandion: Don Emilio, eskolako irakaslea, gaztea ta herriko semea, dena bihotza ta sensibilitatea. Aurten, San Tomas egunean Olentzaro ateratzea otu zitzaion. Batzuek, ez zegoela astirik esaten zuten;  baina gazteontzako ez dago eziik. Iru egunean, baimenak, kantu saioak eta behar zan guztia.

Gabon bezperan, Olentzaroari buruz hitzaldi bat. Olentzaro zer den esate zaharretan: menditik jaisten den sugin bat, aurpegi baltz, begi gorri eta besapean ota edo ginarra txorta bat. (Mozkorkeria, geroago erantsitakoa da). Izena: “Olentzaro”, Barandiaran eta beste jakitun gehienak dinoen legez, eta ez erdal kutsuzko “Olentzero”. Eginkizuna: etxerik etxe Gabon suak izetu, eta Mesiasen etorrerea gomutarazo holan. Izenaren etimologia: Barandiaranen eritziz, “Oles Aro”, edo etxerik etxe oles egiteko aroa.

Barandiaranek berak, orain hamabi urte inguru, Olentzaro dala ta, Donostian egin eban hitzaldi baten, hauxe esaten eban: mito hori ez dala personaje bat edo jainkoizun bat. Bere eritziz, urtearo baten gomutagarrari bat baino ez dala, urte garai bat adierazten duena, Gabon garaia, alegia. Eta bide horretan, “Oles Aro” da gure Gabonen deiturarik egokiena, sasoi hori delako oleska ibilteko aroa.

Gabonak amaitzeko

Urteko lehenengo igandean, herriko zinetokian, euskal jai bat  egin zen. Herriko “Oyandi” koral, Don Emilioren zuzendaritzapean. Herriko gazte batzuek, antzerkitxu bat. Herriko Txomin eta Garbine,  euren kitarrekin. (Txomin kantaria ta kantegilea da, ta oso gaztea). Herriko gazte bi, bertsotan. Eta “Bozkari” Deriotarrak, Natxo eta Joseba Laukiniztarra, zein baino zein adoretsuago.

Aspaldiko Gabonik ederrenak Otxandion. Bizkaiko herri bakoitzean beste honenbeste egingo balitz, ZERUKO ARGIAko ileta soinua baino askoz indartsuago izango litzake ANAITASUNAko “olesa”.

B. Garaitikoa

(jatorrizkoa)

Joan diran Gabonak egundoko jatorrenak izan dira gure artean. Eta esanbeharrezkoa da , jai eratze, arte kontu ta musika gaiak (eta euskereak era batez) auspo indartsu bar daukela Otxandion: Don Emilio, eskolako irakaslea, gaztea ta erriko semea, dana bihotza ta sensibili-dadea. Aurten, San Tomas egunean Olentzaro ateratzea otu jakon. Batzuek, ez egoala astirik esaten eben;  baina gazteontzako ez dago ezinik. Hiru egunean, baimenak, kantu saioak eta behar zan guztia.

Gabon bezperan, Olentzaroari buruz itzaldi bat. Olentzaro zer dan esate zaharretan: menditik jaisten dan sugin bat, ahurpegi baltz, begi gorri eta besapean ota edo ginarra txorta bat. (Mozkorkeria, geroago erantsitakoa da). Izena: “Olentzaro”, Barandiaran eta beste jakitun gehienak dinoen legez, eta ez erdal kutsuzko “Olentzero”. Eginkizuna: etxerik etxe Gabon suak izetu, eta Mesiasen etorrerea gomutarazo holan. Izenaren etimologia: Barandiaranen eritxiz, “Oles Aro”, edo etxerik etxe oles egiteko aroa.

Barandiaranek berak, orain amabi urte inguru, Olentzaro dala ta, Donostian egin eban itzaldi baten, hauxe esaten eban: mito hori ez dala personaje bat edo jainkoizun bat. Bere eritxiz, urtearo baten gomutagarrari bat baino ez dala, urte garai bat adierazoten dauala, Gabon garaia, alegia. Eta bide horretan, “Oles Aro” da gure Gabonen deiturarik egokiena, sasoi hori dalako oleska ibilteko aroa.

Gabonak amaitzeko

Urteko lehenengo igandean, erriko zinetokian, euskal jai bat  egin zan. Erriko “Oyandi” koral, Don Emilioren zuzendaritzapean. Erriko gazte batzuek, antzerkitxu bat. Erriko Txomin eta Garbine,  euren kitarrekin. (Txomin kantaria ta kantegilea da, ta oso gaztea). Erriko gazte bi, bertsotan. Eta “Bozkari” Deriotarrak, Natxo eta Joseba Laukiniztarra, zein baino zein adoretsuago.

Aspaldiko Gabonik ederrenak Otxandion. Bizkaiko erri bakoitzean beste honenbeste egingo balitz, ZERUKO ARGIA-ko ileta soinua baino askoz indartsuago izango litzake ANAITASUNA-ko “olesa”.

B. Garaitikoa

Post hau Olentzaro-Jaiak atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina