Ubideko San Juanak

Ubideko jaietan Bittorrek egindako kanten aurkezpena

(batuaz)

  1. –Egun on eta agur guztioi.

Hemen gaituzue, urtero lez, San Juan dela eta, gure kanta saio bat eskaintzeko asmoz. Eta ubidetarroi gure agurra eskainiz hasteko: “AGUR JAUNAK”

  1. –Eta agurraren jarraian, hedatu nahi genduken maitasun giroa. Gorrotorik larregi ere badenez gizarte honetan, maitasuna kantagarriago dugu. Eta horixe adierazten digu oraingo abesti honek: “GOIZEKO IZARRA”.
  2. –Ubidera etorriz gero, ezinbestekoa dugu Gorbeia mendiari kantatzea. Bere oinetan abesturik, entzun “GORBEIAKO MENDIAN”.
  3. – Gorbeiako txoriek lez, guk bere, askatasuna maitatzen dogu eta maitatu behar dugu. Horixe dino kantu honek: “TXORI KANTARI”.
  4. – Askatasuna maite duenak, sarritan borroka egin behar du. Orain bezela, lehenago ere izaten zen borroka. Hori dino zelanbait, abesti honek:

“JEIKI JEIKI”.

  1. –Eta maitasun giroa berriz. Iparraldeko gure nebarreba euskaldunek erabili ohi duten gozotasunez. Entzun zuberotarren antzinako kantua: “MAITIA NUN ZIRA”
  2. –San Juanetan gagoz eta Ekaina dugu. Bagileko jai hau, beti izan da handia Euskalerrian, eta areago antzinetan. Horixe adierazten du, zeuen kantu honek: “URRA URRA”.
  3. –Donianez, Ekainean, umore ona, eguzkia eta sua izaten ditugu nagusi. Baina bada lur honetan lainotik asko ere. Era guztietako lainoak, gogozkoak eta lurrunezkoak. Eta lainopean bere, kantatzen jarrai behar:“ITSASOAN LAIÑO DAGO”.
  1. – Lainoak sentikortasuna sortzen badigu, udazkenak, udagoienak ere, holako zerbait eragiten digu. Hori esan nahi du oraingo abesti honek: “UDAZKEN DENEAN”
  2. –Eta amaitzeko, gazteei eskainitako abesti bat. Euskalerri honen geroa, gaztedia da eta horixe kantatzen dugu abesti honetan: “EUSKALERRI POLITA GORA”

(jatorrizkoa)

  1. –Eun on eta agur guztioi.

Hemen gaituzue, urtero lez, San Juan dalata, gure kanta saio bat eskaintzeko asmoz. Eta ubidetarroi gure agurra eskaiñiz hasteko:

“AGUR JAUNAK”

  1. –Eta agurraren jarraian, edatu nahi genduken maitasun giroa. Gorrotorik larregi ere badanez gizarte honetan, maitasuna kantagarriago dogu. Eta horixe adierazten dausku oraingo abesti honek: “GOIZEKO IZARRA”.
  2. –Ubidera etorriz gero, ezinbestekoa dogu Gorbeia mendiari kantatzea. Bere oiñetan abesturik, entzun “GORBEIAKO MENDIAN”.
  3. – Gorbeiako txoriek lez,guk bere, askatasuna maitatzen dogu eta maita behar dogu. Horixe diño kantu honek: “TXORI KANTARI”.
  4. – Askatasuna maite duenak, sarritan borroka egin behar dau. Orain bezela, lehenago bere izaten zan borroka. Hori diño zelabait, abesti honek:

“JEIKI JEIKI”.

  1. –Eta maitasun giroa berriz. Iparraldeko gure anaia euskaldunek erabili ohi duten gozotasunez. Entzun zuberotarren antxiako kantua: “MAITIA NUN ZIRA”
  2. –San Juanetan gagoz eta Ekaina dogu. Bagilleko jai hau, beti izan da haundia Euskalerrian, eta areago antxiñetan. Horixe adierazten dau, zeuen kantu honek: “URRA URRA”.
  3. –Donianez, Ekainean, humore ona, eguzkia eta sua izaten ditugu nagusi. Baiña bada lur honetan laiñotik asko ere. Era guztietako laiñoak, gogozkoak eta lurrunezkoak. Eta laiñopean bere, kantatzen jarrai behar:

“ITSASOAN LAIÑO DAGO”.

  1. – Laiñoak sentikortasuna sortzen badausku, udazkenak, udagoienak ere, holako zerbait eragiten dausku. Hori esan nahi dau oraingo abesti honek: “UDAZKEN DENEAN”
  2. –Eta amaitzeko, gazteeri eskaiñitako abesti bat. Euskalerri honen geroa, gaztedia da eta horixe kantatzen dogu abesti honetan:

“EUSKALERRI POLITA GORA”

Post hau Olentzaro-Jaiak atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina