Alfontso Irigoienek Bittorri (1955.12.15)

Bilbon 1.955-XII-15.

Victor Capanaga

EIBAR

Ene adiskide zintzo:

Poz pozik artu nuen zurea lantxoarekin batera.

Zorionak eman bear zure baitan euskera barneraiño sartua duzulako orrela zure borondate eskuzabala agertzen duzularik. Miñ ori dagoen tokian badago non landu gero fruitu ederra emateko. Beraz, ekin eta ez etsi.

Uste dut ezkendukela pentsatu bear geiago batasunaren gaiñean eta lan egin etsi gabe euskera lantzen eta pentsamendu berriak esateko gaitu, problema bakoitza sortzen zaigunean erabakiz argien eta dotoreen. Ortarako bi aldetik begiratu dezakegu. Literatura landuan ari garenean eta erriarentzat, populuarentzat onen ezteko, edukatzeko, bere maillara ietsirik leendabizi.

Beste alde batetik euskaldun zaarrak, jatorrak, bear diote bere idaztankerari eman berez duten jatortasuna ta bizitu makiña bat esakera polit egunean eguneangoak eta literaturan oraindik jaio estirenak, naiz eta euskera batuan ari, idazle bakoitzak nortasun berezi bat eduki bear du eta bere idaztankera, batasuna lortu arren ere.

Zure lana benetan polita da. Akats tipi batzuek ere aurkitu dizkiot, tipiak ordea eta eztu merezi azaltzerik ere, bat ezik. “Eusko abenda” ordean, nik neuk “Euskal arraza” ipiniko nuke, zeren bigarrenak historiak emandako indar berezia du; leendabizikoa gats bakoa, sustrai egin gabea, euskaldun abertzale batzuen artean baizik.

Bide batez, Usarragako bilkuraren berri ematen duen orri bat bialtzen dizut.

Ar itzazu nire agurrik beroenak eta urrengoarte,

Irigoyen dar Alfontso

Post hau Gutunak atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina