Jabiren barru-mundua ikuskadaka


Ume bizkor baten bizitzaren kontakizuna

Beresentikortasuna irribarre bizi batez estaltzen zuen Jabik, eta bere herabetasuna ule adats luze batez. Eta gauza bi horien atzean geratzen zena zen benetako Jabi: sentikorra inor izatekotan, tximista bezin bizkorra, edozertarako arduratia, etabesteeipoz ematen poz hartzen zuena.

Esamesa eta kalaka iguin zituen, ezin izaten zituen iruntzi baina denetaz galdetzen zekien; jakin eta isildu zen bere joka­bidea. Norbaiti zerbaitetan laguntzeak osasuna egiten zion. Hauxe zen, izan ere, bere nolakotasunik nabarmenena.Beti laguntzeko gertu, eta oso bizkorra zen horretarako.

Hitz gutxikoa zen Jabi, mihinez baino gehiago begiekin hitz egiten zuena.Baina ez zen izan beti horrelakoa. Gaztetxotan ezagutu izan zutenek badakite nolako hiztun bizia eta ugaria izan zen.

Gizakia, jaioten denetik heriotzaraino bat bera izaten da,beraz, bere bizitzako edozein eta edonoizko egintzek eta jokabideek egiten dute bere irudia. Ikusi dezagun Jabi nolakoa zen bere bizitzan zehar, ikuskadaka bada ere. Batez ere umetako Jabi, inoiz ahaztuko ez dudana.

Txikitatik zituen nabarmen bere bi nolakotasunik behinenak: bere buruaren jabetza (independiente izatea) eta inguruarekiko ardurakoitasuna. Urtebeteterdi zuenerako mahaian jaten zuen, bere plateretik, bere koilarakin. Bizkorra eta apala zen, baina jenio biziduna.

Gogoratzen dut …….. hiru urtetik laurako mutikotxoa ……. Osabak letrak ezagutzen irakasten zion etaegunero han izaten zen itxoiten, bere galderaz: “osaba hau zer da ?”, “hau o”, “hau i” Egunean bat bakarrik, baina behin esan eta aski izaten zen.

– Osaba,hor atzeko landetan artzaina ardizain dau eta joango  naz?

– Bai zoaz eta aspertzen zarenien etorri, e!.

Ordubete joan, orduterdi, …… eta osaba badoa aspertuta egongo zena artzaina izango zelakoan.

– Arratsaldeon! Zer nahiko in dozue ?

-Nahiko?Honek zer eztaki! Goikuek eta bekuek erabili doguz eta danetan bizkor. Makinabat bizerdun bada zentzun gutxiaudunik!

Jabiren ahotsa eta hizketa, “txilina” zen guretzat, bizia eta atertu barik ari izaten zena, baina bere esakunak, gizon batenak zirudien sarritan. Anaia zaharragoa etorria zela eta,

– Amama! kalera joango ga ?

– Bai, baia auto asko dabil.

– Zu trankil, hau neuk zainduko dot.

Eta kaparra bat larruari bezela bere anaiaren eskuari itsatsirik joango zen kalean zehar, auto bat zetorrenean anaiari bazterrera eraginez. Bere ardurakoa zen anaia sanorik etxera ekartea, txikia zaharragoa “zaintzen” ìkustea barregarria bazen ere.

Hiru urteterdi zituenean bere buruaren ardura hartzeko aski zen bera. Adin helduko bat bezela hartzen genuen.

– Jabi, nun egon za hainbeste denporan ?

– Hor garajien…. kamioie konpontzen ibili ga.Frenuek euki dauz txarto.

– Eta zuk zer in dozu ?

– Nik ? bolantie erabili, argi in…..

– Eta barriketan, ezta?

– Nik bakarrik ez.Eurek be bai.

Eta garajean egunero egoten ziren Jabiri itxoiten, barriketaldi bat egiteko.

Amaika urte zituen Jabik eta Ezkurdi plazan zehar……

– Osaba! Itxaingo doztazu apur baten ?

– Zer erosi behar dozu ba?

– Erosi ezerez. Lagun baten ama gaisoik dau eta ikustera joan bier dot ……..

Hamar minuturen buruan, han dator Jabi, pozezko irria arpegian duelarik.

– Zer ume?

– Ondo dauoso ondo! Laster osatuko da. Pozik egon da bera ikustera juen nazelako ……

Eta Jabiren begiek pozez dirdir egiten zuten, sari on bat irabazi izan balu bezela.

Hamalau urte inguru zituenean, erbi bat baino bizkorragoa zen Jabi mendiz ibilten. Edo Ikasketak egiteko goizean goiz jagiten. Edo dendetara joan eta amamarentzako erosketak egiten.

Ez zuen izaten ezer agindu beharrik. Aski zen bera, bere buruaz eta beztenaz arduratzeko.

– Jabi, mendi haretara lagundu behar dostazu ganeko egun batian.

– Baiii!

Eta Osabak kontatu egin zion, …. aintzinetako   euskaldunen mendi sakratu bat izan zitekela, ….. izenak, historikoak, halako kondakizun bitxiak, …… zerbait izkutukizun bazela mendi haren baitan.

Maldetan gora, ez zen erreza Jabiri jarraitzea. Argala, bizkorra eta kirio hutsa, orein gazte baten parekoa zen oinak erabilten.

– Osaba, zein aldetara juen bier dogu ?

– Haraxe!

Eta Jabi beti aurretik ibiliz, lehena heltzen da txangoaren helburu zen lekura. Erbi bat baino bizkorrago zebilen batetik bestera, begiak arretaz eta harriduraz irekirik,…

– Osaba! Osaba! begitu! begitu!. hau zer da?… eta hori?….begitu hara!….

Jabik bere azkartasunez, berehala ulertu zuen han zegoena zer izan zitekeen ……. Urte batzu geroago aurkitu nuen eta irakurri, Ibn Hayam arabiar idazleak bederatzigarren mende hasieran idatzitako kronikaren zati ha,… “ Gure guda-gizonak, euskaldunen arteko su-gurtzaileen mendi sakratu ondoraino heldu izan ziren….” Eta Jabiri kontatu nionean poztu egin zen.

Ahotsa aldatzean, “txilina”, ahots sakon, sakonegi bihurtzen zaioJabiri, etamihinez iztuna zena, begiez hitz egiten hasten da. Geroago ule luzez estaltzen du bere arpegiaren erdia, eta irribarre herabe eta itsaskor batez beste erdia. Baina barruan daroana betikoJabida.

Ikasketak, lagunak, jostaketa egunak, alde guztietara hedatzen da Jabiren irribarrea. Norbait zerbaitez larri bada, edo horrela entzuten badu, han agertuko da Jabi, gezurtxo bat asmatuz atxakiatzat, eta laguntzeko gertu.

Hogetabat urtedun, itsumustuan apendizetik operatu beharra. Urte bete geroago (itsumustuan oraingoan ere)urdailetik operatu beharra. Baina gutxik igarriko zioten ondo ez egoena, nahiz eta bere gorputzean min izan. Bere buruari ariguriak egitekoa jaioa ez zen.

Hogetalau urte eta gure Jabi inoiz baino bizkorrago eta irribarretsuago dabil….baina 1984.eko Uztaillaren 8an, Zaldibarko bidean, bihurgune batetan (itsumustuan beti) Jabiren irribarrea itzali egiten da.

1984-X-5



Post hau Sailkatzeke atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina