Gutunak: Andolin Eguzkitza (1978-1983)

Iowan zegoen Andolin Eguzkitza euskaltzainaren eta Bittorren arteko 10 gutun

01 Andolinek Bittorri:

Iowa City-n, 78-10-llan.

Bittor maiteorri!

Parkatu naizu mesedez nire atzeraldi honegaitik, baina hau egiteko errazoia zera izan da, José Luiseri eskutitz bat bidaldu neutsala esanaz zeuri emoteko nire helbidea eta ikusi daikedanez eztau ez hori egin ez eta ni¬ri erantzun be. Esaiozu nire partez, baina esaiozu gero,ea erantzungo deus¬tan, eskatuten neutsana euskararen liburua zuria zan izan be guztiz jaku¬ la beharrezko eta nahiz eta lan asko euki “calzonazos” xamar direala, Euskal Herriaren eta Euskaltzaindiaren sona ez dalako hobatuten atzerriko eskutitzeri ez erantzunez.

Bestela zelan dabiz gauzok hortik? Hemen nagoanetik eztakit ezer bere

 Euskal Herriaz,senitartekoak ez deustelako orain arte ezer bidaldu, eta hareek igorritako aldizkari eta berriak heldu arte, baraurik.

Esan lez, zeure lanaren begira naukazu, hemen fotokopiatuko dot eta atzera bidalduko. Esaistazu zenbat kostatuen dauan paketeak dirua bota daizudan. Nire eskutitzaren begira zengozala nire koinatuaren bidez jakin dot,eta harek bere esan deust honezkero argitaratutekotan zagozala zeure lana.

Zorionak, nik neure ohar pertsonalak eta era berean neure eretxiak bidalduko deutsudaz.

Gaur presaka nabil eta ezin deutsut gehiago idatzi, hurrengoan luzeago

egingo dot. Beraz zure eta Euskal Herritiko barrien begira

zure herkide eta lagun

Andolin

Hona hemen nire helbidea:
411 North Linn, Iowa City, 544240 Iowa, Estatu Batuak.

P.D.: nire koinatua oso pozik dabil zure lanagaz, horregatik mesede bat es- katu gura deutsut. Bera orain zazpigarren zerutik dabil Euskal Herriko gau¬ zok direala eta. Berari esan gabe gero hau eskatuten deutsudanik emoiozu go¬ gor, ea gurera erakarten dozun barriro. Eta lanbide gatxa da hori gero!

02 Bittorek Andolini:

Otxandion, 78 – 11- 9an

Andolin adiskide hori:

Hartu  neuan zure eskutitza berandutxo bada ere.  Eta zuk  diñostazuneri  buruz, zera esan behar dautsut: Jose Luisekin izan naizela  eta  esan dautsadazela bereak eta bi, baina alperrik.  Gure “herri-gizonek”gaur,  ez daue ezertarako astirik, ez eta adiskideeri jaramoteko ere. Horregaitik Josebari agindu dautsat liburu  zuri hori igorri daitzula. Bide batez, nire  liburua  ere  bidaliko  dautsu. Beharbada, idazki hau baino lehenago hartuak  izango dituzu.

Badakizu bada, nire  “sabeleko” haurtxo hori jaio dala. Santuguztien egunerako, Durangoko  azokarako egin-eginean ebaki geuntsan zilla.  Nire ustez,  harrera nahiko ona izan  du. Bueno, oraiño iñork ez nauela zoroetxetara bidali esan nahi dautsut.

Gure  “iakintsuek”  errespeto  haundiz hartu  daureela dirudi;  han azokan izan dire, Txillardegi, J.R.Etxebarria, Alpontxo, P.Goenaga, Laspiur e.a.,e.a. Alboko arloetan  jorran diarduenetarik  ere bai. Alde  batekoek eta bestekoek erosi daue liburua eta uste  dot nahiko urduri begiratzen dautseela. Ondo irakurrri eta ausnartu arte eretxirik  ez ematekotan dala esan eustan Txillardegik.  Niri  oso arduragarri jat bere eretxia.  Ematen dauenean,  esango dautsut zelakoa dan. Laspiur eta Etxebarria, oso pozik eta itxaropen biziz  agertu  jatazen; Goenaga, aurreretxiz beterik, baina liburuan ageri zanak eta darabildan metodoak errespetoa ematen eutsola.

Gure  Xabier berriz,  oso jator jarabilt;  berak oso goitik eta aurreretxietan jarririk begiratzen  dautso liburuari; baina euskeraz egin dudalako eta adizkide ona naizelako, laudorio bat ere egingo luke; baina “fantasia”  batzuri laudorio  egitea  egoki ez danez, ez du egingo,  ez alde eta ez aurka. Guztia  bihotza  dogu gure  Xabier, irakurri ondoren  zer diñoan esango dautsut.

Zuk Andolin, irakurri  egizu  astiro  eta bihotza alde batera utziz;  eta  zure eretxia gordin-gordiñik itzuli egidazu; estalki barik,  “disimulo” barik esan gura dautsut;  zure eretxia,  aurka danetan aurka eta  alde danetan alde,  oso jakingarri  jat.

Gaur gure Euskalerri bedeinkatu honetan gehienek  aurreretxiz  beterik irakurriko daue; batzuentzat, irakurten  hasi  baino lehen,  horko guztia. egia  izango da;  eta  beste batzuentzat,  dana fantasía. Gutxi zango dire  zientzia  begiradaz irakurriko  dauenek. Horregaitik, Txillardegi, Laspiur eta zu, iruron eretxiek behiñenak izango jataz.

Uste dut, liburu honen eragiña,  euskal mundurako baino, atzerrirako haundiagoa izango dala;  indoeuropar hizkeren  azterbiderako ere  baliotsua  izango  dala  uste  dut. Honetaz jardungo dogu geroago.

Hemen gauzak gogortzen doaz; erailtzeak eta milioien bahitzeak,  egunero ditugu;  gero eta aztunago dagoz bazterrak.  Oraintxe, irratian  entzuten dot, Ortzik bere Madrilgo kargua uzten dauela; Ea,  datorren illaren  seian beste Orreaga bat lortzen dogun.

Josebari buruz diñoztazuna, ondo ulertu dot. Oso gogoz jarabilt; zerbait egingo dogu.

Honekin doakizu, liburuko hutsen zerrenda; arrapaladan ibili garenez, zerrenda ederra da.  Zure urrena arte

03 Andolinek Bittorri:

Bittor maiteorreri,

Iowa City-n, 79-l-14an

Eskutitz labur hau kezkatu ez zaitezan bidalduten deutsut, liburua irakurten dihardudalako, baina astiro eta kontuz han¬ diaz, gero, ahal dan lasterren, Anaitasunan kritika bat ar¬ gitaratuteko, laburra, eta beste luzeago bat, ahal badot, jakinen.

Bestela, zelan gauzok hortik? Beharbada argituten ari. Edo¬zein kasutan ez daiala inork kanpotiko laguntzarik espero, hemendik, eta Europatik gauza bera, ez dau inork garau bat higituko gure alde ezer egitearren. Burruka latza. Ikusiko dugu.

urteberri on

Andolin

Andolini:

Otxandio-n 1979ko Otsailak 13           –

Agur Andolin adizkide.

Lengoan hartu nuen zure idazkia. Eta haretatik ikusten dut, zu ez zarala sortu epistolak idazteko tarsotarra bezela; lanez leporaino izango zarala uste dut,.ala horko neskatill ikusgarriak, atseginak ata jaramongarriak ote? Horrela balitz, ea,erakutsi ondorenakl Dana  dala, badakit hor ze¬ regin ugari izango duzuJ.a.,’ba.i eta. honantz ida.zteko asti gutxi.

Nire liburuatt buruz, zera esango dizut:iñorkiñondik ez duala txintik atera, ez. a.urka eta ez aJ.de.Banuen bai, erantzun mota honen beldurra., etahalaxe izango dala didi.Badakit, askok irrikaz erosi duela liburua., zenba.iten artea.n iruzkinak egin dituz• tela e.a.., baina. egungo joeraren aurka. doanez, ez dio iñork sala¬ goratzerik egingo, nik uste, badakizu zuk zelako gizartean bizi garen eleiza ahaltsu, dizdirati eta. fexiaeok bat bezela. dugu hemen gizarteko arlo bakotxa.; bere intzentsu, Repiskop”,”aittasantu” eta guzti.Eta goietatik etorriz giroa ezarten duen joera beti errespeta beharrekoa gertatzen da.Hortik kanpo, “herejia”

duzu edozer.Beraz, jaunburuek isil diren erte, beste itiork ezin daike ezer esan.

Orain berreun urte, biblia.ko sustrüz eratua ez zan

teoriarik ezin zitekea.n atara hizkuntza arloan ere; Tubal ata

Tarsis eta nik dakit nor, izan behar ziren. hizkera guztien oinarri,

Gaur,:!Atin hizkuntzarerl. garaia.n oina.rritu behar dugu guztia, ho- ,

rrelaxe dalako gura arlo honeta.ko jaunburuen eretxia eta. gogoa.. Beraz, alferreko da bestbiderik billatzea eta beste eretxirik ateratzea. Baliteke geroago, hemendik larogei urtera,edo, (hil ata gero danak izan ohi direon eta. arrazoidun)norbaitek bide hori berriz aztertzea.

Giro hau ikusirik, hauxe diñotsut zuri: agindu.ta.koaren

betetzea xede harturik eda.gizula zeure bvxua behartu kritika ba.t egitera.; niretzat aski duzu zelire eretxia.k  zuzenl::i neuri bidaltzea, Geroago ikusiko dugu zer egin daHekeu bide honeta.n.Gaur, beste arlo askotan bezela, itx:¡.ta.sun eta itsuta.sun haundia dakust ingu¬ ruan, bai ja.kintza arloa.n, politika.n ete. bes•te  z.¡:¡kotan.

Lehen ere esan nizun, nire azterketaren ondoriorik onen! (nire ustez)a.tzerria.n, eta baste hizke:t•ekiko istudioeta.n izan dai• tekela.Honetaz zer giro izan daiteken. usmat:e:en.ba.duzu,; asaidazu urrengo batetan•

. Eta hemengo ga.urko giroari  burJz, es dakit zer asan¡esaten hasiz gero,,hiru horri beteko nizkiztllre.Auteskundeen lurrunetan bustirik ga.goz alde batetik; ota. bestetik, gv.daroste bat.ek a:-3piratu berria da.ú. herrialde bat dirHd:’t  honek; ezin daikezu sinetsi zela da.gon!1a.u.Zer ondoren izru1go dun, ezjdizut aurrez ira.ga.rri; hala ere, oraingoa.n zerba.it berri iza.ngo dugula uste dut, Na.hiz eta geu.re a.rteko itxikeriak  badirautenarren, badirudi astiro bada ere sentza.tzen goa.zéla..Nik itxaropen ona dut; gara herriaren na.hia aekoz inda.rtsu.a.go atera.ko  dala -..w•te dut.;Edozela ere, da.ton• hillaren hasieran idatziko dizut, zer ger-;;at; en dan adieraziz.

Bur- J.etan, taJ.de batekoak bestetakoen atu•ka dabiltz, baina.

behekook egin beharko dugu sentza lana (badiha.rdugu)ea herri honeJ

geroa. zerbait obetzen dugun; artikulu batzuell bidez e-ta. be.d  a               ut

nik ere.

Eta orria amaitzen zaidanez, agur eta urrena arte

04 Bittorrek Andolini:

Otxandio-n 1979ko Otsailak 13

Agur Andolin adizkidea:

Lengoan hartu nuen zure idazkia. Eta haretatik ikusten dut,  zu ez zarala sortu epistolak idazteko tarsotarra bezela; lanez leporaino izango zarala ustt dut, ala horko neskatillak, ikusgarriak, atseginak eta jaramongarriak ote? Horrela balitz, ea, erakutsi ondorenak! Dana dala, badakit hor zeregin ugari izango duzula, bai eta honantz idazteko asti gutxi.

Nire liburuari buruz, zera esango dizut: iñork iñondik ez duala txintik atera, ez aurka eta ez alde. Banuen bai, erantzun mota honen beldurra, eta halaxe izango dala dirudi. Badakit, askok irrikaz erosi duela liburua, zenbaiten artean iruzkinak egin dituztela e.a., baina egungo joeraren aurka doanez, ez dio iñork salagoratzerik egingo, nik uste. Badakizu zuk zelako gizartean bizi garen; eleiza ahaltsu, dizdirati eta fariseoki bat bezela dugu hemen gizarteko arlo bakotxa; bere intzentsu, “episkop”, “aittasantu” eta guzti. Eta goietatik etorriz giroa ezartzen duen joera beti errespeta beharrekoa gertatzen da. Hortik kanpo, “herejia” duzu edozer. Beraz, jaunburuek isil diren arte, beste iñork ezin daike ezer esan.

Orain berreun urte, bibliako sustraiz eratua ez zan teoriarik ezin zitekean atera hizkuntza arloan ere; Tubal eta Tarsis eta nik dakit nor, izan behar ziren hizkera guztien oinarri. Gaur, latin hizkuntzaren garaian oinarritu behar dugu guztia, horrelaxe dalako gure arlo honetako jaunburuen eretxia eta gogoa. Beraz, alferreko da beste biderik billatzea eta beste eretxirik ateratzea, baliteke geroago hemendik laurogei urtera, edo, (hil eta gero danak izan ohi dire on eta arrazoidun) norbaitek bide hori berriz aztertzea.

Giro hau ikusirik, hauxe diñotsut zuri: agindutakoaren betetzea xede harturik ez dagizula zeure burua behartu kritika bat egitera; niretzat aski duzu zeure eretxiak zuzenki neuri bidaltzea. Geroago ikusiko dugu zer egin daiteken bide honetan. Gaur, beste arlo askotan bezela, itxitasun eta itsutasun haundia dakust inguruan, bai jakintza arloan, politikan eta beste askotan.

Lehen ere esan nizun, nire asterketaren ondoriorik onena (nire ustez) atzerrian, eta beste hizkerarekiko istudioetan izan daitekela. Honetaz zer giro izan daiteken usmatzen  baduzu, esaidazu urrengo batetan.

Eta hemengo gaurko giroari buruz, ez dakit zer esan; esaten hasiz gero, hiru horri beteko nizkizuke. Auteskundeen lurrunetan bustirik gagoz alde batetik; eta bestetik, gudaroste batek azpiratu berria dan herrialde bat dirudi honek; ezin dizut aurrez iragarri; hala ere, oraingoan zerbait berri izango dugula uste dut. Nahiz eta geure arteko itxikeriak badirautenarren, badirudi astiro bada ere sentzatzen goazela. Nik itxaropen ona dut; gure herriaren nahia askoz indartsuago aterako dala uste dut. Edozela ere, darorren hillaren hasieran idatziko dizut, zer gertatzen dan adieraziz.

Buruetan, talde batekoak bestetakoen aurka dabiltz, baina behekook egin beharko dugu sentza lana (badihardugu) ea herri honen geroa zerbait obetzen dugun; artikulu batzuen bidez eta badihardut nik ere.

Eta horria amaitzen zaidanez, agur urrena arte

05 Bittorrek Andolini

Otxandio-n,   79 – 11 – 5an

Agurrik beroena itsasoaren gaindik, Andolin.

Lehenen esan behar dizudana zera da: Iruinan ezagutu zenuen neskatilla jator euskaldunak (Edurne nire ilobagaiak) idatziko dizula. Libururen batzu behar omen ditu eta zure zuzenbidea eskatu dit. Beraz, badakizu, ahal duzunean lagun ezaiozu, merezi baitdu. Aurkitzen baldin badituzu, bidali liburuok eta kastu eta guzti kobratu; orain bera sosa irabazten hasi da eta ez beldurtu garestitxoak badira ere liburuok.

Hemengo  berri jakingo duzu beste iñoren bidez ere. Nik uste dut, oraingoan gure egoerak beheko hondoa jo duela; zatikatzeak, gorrotoak, iraintzeak, salaketak e.a., irakin egin dute. Badakizu Durangoko azoka izaten dugula euskaltzaleok berebiziko mintzategia edo solaslekua; eta hor sentitu den gogo-egoera, edo nik neuk nabaritu dudana behintzat, holakoxea da: politikaz asperturik eta iguindurik, kultura arloen susperraldi berri bat itxoiten eta amesten dugula euskaltzale multso ederra. Urreko etorkizunak esango digu zeren ikusteko garen, baina ezpairik bage, krisialdi larri batetan aurkitzen gara. Onez urtengo ahal dugu.

Eta nire teorien munduan, hauxe esan behar dizut: morala oso behean dudala. Hemen ez dago ezer funtsezkorik, norberekeria ziztrina dugu araurik edatuena eta biderik erabiliena. Eta giro honetan ezin daiteke ezer sakonik aurkeztu ez eta landu ere.

Badakizu zuk, liburua ateratzean nola ikusten nuen arazoa, zer itxaroten nuen ingurugiroarengandik, eta nortsuen eritziez arduratzen nintzen. Zer agertu zaidan? Hitz laburretan esango dizut: frantzizkotarrak (itxoiten nuen bezela) ezikusiarena egin dute. Txillardegik, atso esan zidan Durangon, irakurtzen hasi ere ez dala egin. Baina hori ez da egia. Igazko azokan bertan ikusi nuen bazter batetan interes handiz liburua miatzen; eta ondo irakurri eta ausnartuz gero bere eritzia jakineraziko zuala esan zidan. Beraz, ez du ulertu edo ez da ausartzen bere eritxia ematera. Ene ustez ez du ulertu izango gaia bere osotasunean eta ez da auzartzen horixe esatera. Pentsatzekoa dugu, “sustrai bilatzaile” dugunak ezin duela holako gai bat irakurtzeke alde batetara utzi.

Bestalde, “aitasantuak”, Salamankako azeriak, bere koba barrutik jarraitzen duela arazoa dirudi. Josebak esango dizu zerbait honetaz. Gehiago jakiten dudanean neronek ere bai. Gaurkoz zera uste dut: nire lana eta ondorena bera baino, jokabidea dala edo zaiela kondenagarriago. Zuk esaten zenidan bezela, “indukzioz” aztertzen aritzea. Hemen eta gaur, horrek ez du balio; edozein motatako “bibliak” ditugu iturri fidagarri bakarrak. Horrexeagatik egin dut hain zuzen, errefraueri buruzko lana. Hartuko zenuela uste dut; zure eritzia bidali ezadazu eta ea argitaratzera igorri duzun. Uste dut, zenbait azeriri tripaminak egiteko gai izan daitekela.

Nire ustez, gaurko gure jarkera hizkera arloan, Copernicoren garaiko astrologiari buruzko jarrera bezelakoxea dugu. Harek, indukzioz aztertu zuan gaia, eta ondoren harrigarrietara heldu: lurra bera zebillela eguzkiaren inguru jirako eta izartegiak (gaur ontzat ematen dugun bezela) bere arauen bidez jokatzen zuela. Baina orduko “texto zaharrek” besterik zioten, Jossuek eguzkia geldierazi zueneko hura eta, beraz, indukziozko idorokuntzak kondenagarriak ziren. Eta gaurko gure “texto zaharrek” ere, zerbait esaten dute: mende gutxitan euskera arras aldatu zaigula, mendebaldekoa lekuko; eran= “matar”, erezan= “hacer matar”, bese= “abarca” eta horrelaxe zala. Zenbat “eguzki gelditze” irunzten duten gure jakintsuek. Eta zelako zimentuetan oinarritzen diren gaurko iritzi “sakon” asko! Honek edozeinen morala ahulduko luke.

Baditut  berri hobeak ere: Barandiaranek, oso inpresio onak dituela liburuari buruz, esan dit atzo berton. Ez berak ateratako inpresioak, besteak eman dizkienak baino. Baina ez genuen izan zehaztasunerako astirik, omenaldi baten burrundarapean elkar ikusi bait genuen. Irizarren eritzia, uste dut esan nizula, arras ona da. Zehazki irakurri ondoren, atalez atal atera duen inpresioa adierazi dit. Eta beste zenbaitek ere, teoria hauek onarturik, aurrerantz bultzaerazi nahi naute. Atzo, batek esan zidan, liburu horretako zenbait gauzaz harriturik ere, beste zenbait ez zituela onartu; eta bere ama zaharrengana, baserrira jo zuela; eta amak harrituago utzi zuela: bizkerra zaihetzak zirela sorbalda “espalda” zela esan omen zion.

Filologia ikasketak egiten ari diren zenbait gazte ere urbildu zaizkit. Argitara dudan gaia ez omen dute osoki ulertzen, esan didate; sakonegia edo ilunegia omen da; baina zerbait harrigarri badagoela hor nabaritzen dute. Uste dut, zuk esan bezela, liburuak, gai larregi eta garaketa gutxiegi duela.

Honetaz ere harrituko zara: duela urtebete, Durangon azokako juradoak, ez zuen ulertu liburuaren izena bera ere, gara hitzaren esan nahia; eta oraintxe onetan, UZEIk, “desarrollo” ustea euskeraz adierazteko eta erabiltzeko, hitz berau onartu du, liburu beretik jasoa; zerbait bada.

Aspertu behar zaitut neure gai honekin, baina gaurkoz parkatu behar nauzu. Zera esan nahi dizut: hemen ez dagoala ezelako urtenbiderik. Badakit kanpoan ere “zakurrak ortusik” direla, beharbada berton baino ortutsago eta ezin daitekela inongo laguntzarik itxoin. Baina bestalde, kanpoan onartzeak, hemengo esi guztiak eratsiko lituzke, gu holakoxeak garelako. Horkoekin arremanetan jarrerazi behar ninduzula esan zenidan, Zertan duzu arazo hori?

HORDAGO etxekoeri galde egin diet ea zuk aipatu liburua zertan den eta esan didate, eguberritan aterako dutela. Ea ordurako zure berri jakiten dudan. Josebak esan didanez, aldi luze batetan ez zara honantza etorriko; nik nahiago nukean zu urbilean izatea baina obe izango da ikasketak ondo garaitu eta osotu ditzazun. Ea nozbait ingelesez argitaratzen dugun zerbait bion artean.

Eta gaurkoz aski delakoan, gogozko besarkado batetan agurtuz.

06 Andolinek Bittorri:

Iowa City-n, 79-ll-25an.

Bittor lagun eta herkide maitea,

Lehenengo eta behin eskerrik asko zure eskutitzagatik, atzo jaso nuen eta erantzutera natorkizu hura berriro irakurri eta gero. Eta biga­ rrenez argi dagoela Edurnek gura duena eginen diodala, ez da arazo han­ dia. Baina horregatik nire helbide berria eman behar dizut, zurea ere za- harrera heldu zelako lehenago:

126 Nofth Clinton, Iowa City, Iowa 52240, Estatu Batuak.

Zure lana ere berandutsu heldu zen eta orrazketalanean nago, hau da, atalka ordenatuz, zure euskara super-aberats hori erretorikaren arauera finduz eta horrelako. Baina oraindik zuk ere ba daukazu lana, bidali didazuna ez delako lan zientifiko bat izan, baina ez idatzi duzunagatik, oharrak ipini ez dituzulako baizik. Edozein lan zientifikok aukera eman behar dio irakurleari baieztatzen den guztia ikusteko eta ausmartzeko, ostera, edonork esan lezake edozer ezelako garantiarik gabe. Horregatik erne eta erantzun galdera hauei:

1. Garibariren liburuaren aipamen osoa. Honela egiten da, esate baterako:

Bittor Kapanaga, Euskera erro eta gara, egile-argitaratzaile, Bilbo, 1978, halako orrialdea (aipatzen duzun zatiaren…)

Horrela jar, beraz, Garibairena, titulu osoa, argitaletxea, urtea eta or- rialde-zenbakia,  edo zenbakiak bat baino gehiago bada. Aipua beste liburu batetan ikusi izan baduzu, honela egin behar duzu guztia.

2. Azkueren hiztegiaren aipamen osoa eta zein orrialdetan diren hizkuntza mintzatuak duela “verdadera soberanía”.

3. Zeintzu orrialdetan  agertzen diren “igaro” sailaren berbak Azkue­ren hiztegian.

4. Gauza bera igaz/igesi/igari/igatu hitzekin. Beste hiztegirik e­rabili baduzu, egizuz aipamen osoak ere.

5. Gauza bera “bese” hitzarekin.

6. “Padre viejo y manga rota” delako horren aipua, liburua, edo artikulua; ez baduzu inondik hartu, ezer ere ez, jakina.

7• Refranes y Sentencias-ko aipua, hau da, liburua osoarena, edo Urkixoren artikuluaren R.I.E.V.en eta abar. Aldizkari baten artikulua aipatu behar duzunean, jar   mesedez, orrialdea, zenbakia (aldizkariaren zenbakia} eta urtea.

8. “Caden charriac arech obea yrunsi” atsotitzaren aipua.

9• 167. errefrauaren aipua, hau da, zein orrialdetan agertzen den, eta edizioa, zuk bera hartu duzunetikoa.

10. Aipatzen dituzun herri-atsotitzak iturriren batetatik hartu ba- dituzu iturri horien aipamenak bidali.

11.272. atsotitzaren aipua.

12. “Come a bebe e quien vier detras cerra a porte”ren aipu osoa eta zehatza.

13. 83. atsotitzaren aipua.

14. Jar ezazu, lanaren amaieraren data bat.

Nire eritzia? Oso ona eta interesgarria, are gehiago beste halako ikerketa batzu egin beharko zenituzke liburu berean, hala ere, getasunari buruzko lan hori bidali behar didazu lehenago.

Ulertzen duzu ingelesa? Ego baten laguntzaz irakur zenezake? Baiez­koan lantxo bat bidaliko nizuke “negu” eta “neke”ari buruz, nire irakasle ameriketarrak eta nik idatzia.

Bestalde, ulertu egiten dut nola dagoen euskaltzaleen arteko giroa. Ez da gutxiagorako. Ea egia den susperraldi hori lortzen dugula. Edozein kasutan ere behar bada, ez dut lar esperantzarik, aldatuko dirateke. Nik horregatik, euskararako guztiz beharrezkoa zela uste izan dudalako, baietz esan dut azken erreferendunean.

Durangotik, bederen, lehen berri ona heldu da, EHEren sorkuntza. Edozein kasutan ere beldur naiz apur bat euskaltzale batzuez, euskararen amorez euskara ez ote duten zapuztuko erdaldunen gorrotoak sortzeagatik, eta hor bai behar dugula zuhur jokatu, eta sinets nazazu, ni Santurtzikoa naizela eta arazoa ederto baino edertoago ezagutzen dudala.

Mesede bat niretzat. Orain hilabetea, Jakin-ekoei Jakin aldizkariaren azken alea bidaltzeko esan nien, baina oraindik ez didate bidali. Beti­ko moduan egitekotan esan nien, Alemanian hiru biderrez behintzat egin ge­nuen legez, hau da, alea bidaliz eta bertan behera nik dirua atzera bota­tuz. Deituko diozue zertan dagoen zera jakiteko, mesedez?

Bestela, egia da ezin dudala aurtengo Gabonetan etxera itzul, Urta­rrilean etsaminak dauzkadalako, baina hala ere, nahiz eta hits eta goibel, herritik kanpo egoteagatik, pozik nago, zeren pillo ikasten ari bainaiz, nire bizitze osoan baino askozaz gehiago. Edozein kasutan ere,   eta atzerrira ikasten joan behar dugula ikusten badut ere, ez diot berau inori gomendatzen , hain baita gogor. Tira, Bittor, zure erantzun bizkorraren zain naukazu.

Izan ongi, osasun- eta askatasunez.

Andolin

07 Bittorrek Andolini:

Otxandio-n  1980.eko Epailaren 27an.

Andolin adiskide mina,

Uste dut, eskutitz hau hartzeko itxaropena ere galdua izango duzula dagoeneko. Baina hor doakizu eta “inoiz” ez baino berandu” oba dala pentsa beharko duzu. Eta atzerakizun honi buruz adierazpen bat zor dizut.

Zurea hartzean, eskatzen zenizkidan zehaztasunak biltzea eta igortzea erabaki nuen, baina urrats asko egin behar nituenez, “datorren asterako” utzi nuen; gero, diru hondar bat irabazteko gunea izan dut, zenbait lan eginez eta egia esanez, beste guztia alde batetara utzi eta lan hoiek egiten ari naiz buru-belarri. Badakizu dirua ez dela nire kantoirik gogorrena, baina bizibeharra usoari era egaz eragiten dio. Arlo honetan, lehen ahul banengoan, orain liburuaren zorrak “Bermeoko astoari” sardiña bezela etorri zaizkit. Beraz, zu eta guztiak alde batetara utziz ibili naiz. Orain abagunetxo bat dut eta zugandik hasten naiz “atzeratuak ordaintzen”.

Errefrau lan hori oraingoz utzi egin beharko dugula uste dut; udan honantz etorriko zarela uste dut eta orduan biribildu dezakegu; obe izango dugu horrela egitea, nire eretxiz, orain astiz eta gogoz motel baitnabil. Biotarik ugariago izan daikedanean, zil aholkatu didazun lana (errefrau arlo horretan gehiago saiatzea) egingo dut, baina oraingoz ez; eta getasunari buruzkoa ere, oraingoz ez dizut agintzen; geroago ikusiko dut ea zerbait egiten dudan.

Zure lana (nire liburuari buruzkoa) agertu berri dugu JAKINen. Hizki txikitxoz bada ere, argitarazi egin dute eta hori zerbait da. Ez du aldatuko hemengo giroa, baina lekuko izango da noizbait, Omerta legearen erreinuan. Askok irakurri dutela uste dut, gazteak ere. Zuk hor azaltzen dituzun zenbait punturi buruz jardungo dugu beste abagune batetan, eretxiaz zehaztuz eta finkatuz joan gaiten.

Whorf-en ologosintesiari buruz iragarri zenidan lana, ez du kaleratu oraino Hordagok. Hemen guztia barearen ibiliz doala dirudi, astiro eta ilunki; ea, udan zu agertzen zarenerako zerbait zuzpertzen zaigun inguru triste hau.

Liburuan isuriak ditudan eretxiak gure Euskalerri dogmakoi honetan ez zutela oiartzunik izango, aurreziruntzia nuen. Zuri ere esan nizun, kanpoan beharko zuela erantzuna zerbait izatekotan edo egitekotan; eta erantzun, nik uste baino lehenago sortzen hasi zaigu. Orain dela hilabete, Parisko hizkuntzalari bat (Pierre Dorpe) etorri zitzaidan, norbaitek bide horretan zirikatua, eta gaiaz kezkatua; ordu pare baten mintzatu ginen eta liburua eman nion; atzo telefonoz dei egin zidan eta hauek esan zizkidan: lana “tres original” dala egin dudan erari begiratuz; beretzat, euskera bere barruan aztertuz egin dan lehen lana dala, orain artekoak indoeuropar hizkuntzen bide eginak direlako; eta hango aldizkari batetarako lantxo bat egin duela, hori esanez eta liburua frantzezera itzuli behar litzakeala jauziz. Datorren hilean edo berriz etortekotan geratu zan.

Beste hizkuntzalari batek ere (espainiarra berau) gaztigua bidali dit, nirekin hitz egin nahi duela esanez, eta oso irritua dala bera, holako bide berri batek hizkuntzalaritzari zelako zuzperraldia kutsatuko lioken pentsatzean. Honi epea luzatu egin diot (elkar ikustekoa) asti gehiago izaten dudanerako.

Beraz, ikusten duzunez, hemen inork ez du txintik ateratzen, baina norbaitzuk kanpotantz egin dute keinua, norbaitek aholkaturik heldu baitzaizkit bi hoiek. Gure lur santu honetan, jaunburuen itzala dogmen agintea eta artaldean ez jatearen lotsa (beldurra) ditugu nagusi. Beraz, kanpo lurretan bidea urratzen badute inoiz nire eritxiok, zuk idatzi duzuna (Omerta legeari buruzkoa) kuadro batetan ipini beharko dut.

“Negu” eta “neke” hitzei buruzko lan hori (zure eskutitzean aipatzen didazun hori) jakingarria izango dala uste dut. Ez dakit zein izatasunen gain bermatu duzuen lana, baina “ne” fonemaren gain izan baldin bada, hor zenituen “neba”, “negar” eta “neska” hitzak ere, oso garrantzitsuak. Honetaz zerbait egina dut eta “neba”, “neska” eta “negu” garabide berdinekoak direla aurkitu dut. Beste biak ezin izan ditut talde horretan ezkonerazi. Edozela ere, bidaltzen badidazu, nolabait irakurtzea lortuko nuke.

Eta azkenez, hemengo giroari buruz ez dakit zer esan ere. Bazterrak aski lorrindurik ditugu politiko burruken eraginez; eta horren ondoren bezela, Euskalerria “tristura aro” bat igaiten ari dala uste dut; edonon eta edonoiz sumatzen da ituntasun hori. Uste dut, urteetan burrukan ari izan dan jendeak iguina hartu duela. Lehen izkutaturik bizi izan diren zakurrek “aginte erbia” arrapatzeko azken orduan egiten ari diren lasterketan aurrean. Eta “arrapatzaileok” ere heuron sen barrenean badutela errudun izatearen halako kezka edo zerbait; edozela ere, argi dago gure kondaira bidearen bihurgune batetan aurkitzen garena.

Ez dakit zer emango digun geroak, baina itxaropen trinkoen artean, susmo txarrak nahasirik ditut neure baitan; egingo dana gizakiek egin beharko dute (parka “dugu”) eta gaurko gizartearengan (artaldearengan eta arteko “arrapatzaileengan) geroago eta uztantza gutxiago dut.

Bai Andolin, parkatu egin beharko didazu alaitasun gehiagoz ez idaztea, baina gaurkoz holaxe da.

Hartu ezazu adiskide on batek opa daikezun guztia eta zurea datorkidan arte, AGUR.

08 Bittorrek Andolini:

 Otxandio-n,  l980.eko  Abenduaren 30an

Aspaldiko Andolin, adiskide hori,

Udako zure oporkaroan era ez genuen izan abagune asko gure artean hizketaldi sakonik egiteko, baina hemendik joan zinenez gero, ez dut izan bizi zaren aztarrenik ere.   Badakit berri ematen oso uzkurra zarena eta horregaitik neu noakizu bizi-zantzua egitera, urte berri on bat opatuz bidenabar.

Hemengo berririk ez dizut igorriko, zuk utzi zenuen bezela baitago guztia: lehengo laino iluna eta ituna dugu oraino ere estalki eta ez da ageri bide argirik inon. Ipurtargien diztiratxoetan ohartuz liluraturik ageri da zenbait,  baina arauzko eguzki baten argia itxoiten garenak gehiago gara. Arartean gure hizkuntza aurrerantz daroagu zelabait eta hau behintzat, ez da gutxi.

Beste berriei buruz, Whorf-en ologosintesiari buruzko liburu hori agertu denik ez dut entzun;  zer gertatzen ote da?  Eta errefrau gaiari buruzko nire lantxoarekiko, hau dinotzut: arlo horretan lan sakon bat hasteko asmotan naizela, beraz, hor duzun lantxoa ez zazu inora bidali; eta bidali baldin baduzu mezedez oharrerazi iezaiezu ez argitaratzeko eta berriz zuri igortzeko; ez nuke nahi ezela ere orain argitaratua izaterik. Egin asmo dudan lana aurrera doanean, bere berri emango dizut.

Ea zuk ere zerbait berri ematen didazun zure lanbidez eta zure munduko kezkaz. Badakit aldiaro batetan honantz etortzeko asmorik ez duzuna (honetaz galdetuz zure aitari telefonoz dei egin nion lehengo egun batetan), beraz, asko ikasi baina onetik eta baliozkotik bakarrik.

Eta hartu zazu adiskide honen agur benetakoa.

Bittor Kapanaga

09 Bittorrek Andolini:

Otxandio-n, 1983.eko Otsailaren 10ean.

Agur t´erdi Andolin

Urtebete igaro da, berehala idatziko nizula esan nizunetik, baina….. baina zuk ere ez didazu idatzi, beraz zerbaitetan antzeko ere bagara.

Zerbait esangarri euki arte itxoiten nengoan lerro haueri izatea emateko, eta itxoiten eta luzatzen urtebete joan zait. Baina gogoan dut, bi gai hauetaz galdetzen zenidala orainengoz hizketan ihardun genuenean: atsotitzei buruzko lana, eta negatiboari buruzko nire eritziak. Gaurko honetan, bioi buruz zerbait esan ahal dizut.

Oso ezberkinki jokatu dut biotako arazo bakoitzari dagokionean. Errefrauei buruzkoan, lan berri bat moldatu nuen eta zure esanen eraginez, kazetaritza-lan usaina kendu nion. Maiatzean gertatu nuen eta Euskaltzaindiko adiskide batzukin itundurik, hila horretako batzarrean irakurria izateko igortzea erabaki nuen. Baina maiatzeko batzarretako berandutu egin zitzaigulako, bagilekoa iparraldean izan zelako, uztailekoa monografikoa izan zelako eta gero oporrak… irailean heldu zen batzarreko jaun agurgarrien aurrera. Ez nuen uste bitarteko harresiak pasatuko zituenik, baina hala gertatu zen, txiripaz bada ere. Eta txiripa honetan izan zen: euskaltzainburuaz topo egin nuen kalean eta berorrek zorionak eman zizkidan, nire lanak “harriturik utzi zuelako”. Harrigarria zeritzoen berak, baina ez zuen segurantzarik “jaun jakintsuek” egin ziezaiotekeen harreraz. Inori ez erakustea obe izango zela esan nion nik, ongi bait nekien “jaun jakintsua” nor zen. J.L. Lizundia ere bertan izan zen eta honek, nik alde eginez gero, inori ez erakuste hori zuhur jokatzea izango zela errepikatu zion.Eta horrelaxe heldu zen Irailaren hogetazazpiko batzarrera.

J.A. Arana zen irakurtzekotan, nik ez bait nuen nahi jakintsu aratzen artean agertzerik, nahiz eta Villasante jaunak behin eta berriz joateko eskatu. Eguna heldu zenean, Arana ondo gertaturik zen bere zereginerako, baina hori agertzean, berak irakurriko zuela erantzun zion Euskaltzainburuak; lana oso garrantzitsua zela eta ni ez joaten, berak irakurri nahi zuela. Eta irakurri zuen. Zer gertatu zen? Bizi dugun giroan beti gertatu daiteken lotsagarria; ez ziren izan han, “jakintsu gurena” eta Satrustegi jauna, “harrikada” hartu behar zuten biak; baina “Deustuko zezena” (Pontxo) han izan zen, eta irudiketa egizu, zezentxo bat kultura batzar batetan orruaka, zer izan liteken.

Bertan zirenak, iparraldekoak batez ere, lotsaturik egon omen ziren; ahoa tapatzen zion Euskaltzainburuari, nire eritzien alde ateratzen zen bakoitzean; baina beste txiripa baten kariaz, Justo Garate jauna izan zen batzarrean, eta berorrek “Galileoren ezjakintasunak”, zenbait jakintsuren ankazartzeak (Urkixorenak batez ere) etabar aipatu zituen eta txostenak tesis eder baten oinarriak zituela esan zuen, eta ez zela alde batetara uztekoa. Beste zenbaitek ere hitza hartu zuen, eta guztiak txostenaren alde, baina zezenkoteak, beste guztiak batera baino indar gehiago zuen; bere arrazoi sakratua ateratzen zuen: “hori idatzirik dago eta idatzitakoa egia da! Kapanagak ez daki ezertxo ere! orruaka ihardun zuen.

Gerostik etorri zait hitz egitera eta bere arrazoi “sakonak” adieraztera: testu hori, euskal testuetan sakratuena omen da, eta horretan idatzia ageri dena, halaxe omen da; ez omen da hori eztabaidatzerik eta ikerketarik egiterik, “hor idatzitakoa egia da kitto!; jakin behar omen nuke, gaurko usteen oinarririk sakratuena lokarazten ari naizela eta arrazoia aterako banu, euren (“jakintsuen”) uste guztiak lurrera jausiko lirakeela, Mitxelenaren bizi guztiko lanak gezurrean utziko nitukeela, etb. Hori baino testu sakratuagoan idatzia zela Jeriko-n eguzkia gelditu egin zena, erantzun nion eta oraintsu arte, “jakintsu” askoren ustetan, eguzkia lurraren biran zebilela. Azkenean, gauza baten ardura bakarrik agertu zuen: ea jarraitzeko asmotan ote nintzen; eta baietz erantzun nionean odol txarrez aldendu zen.

“Jakintsu” jaunak bere aldetik, ezjakinena egin zuen Abenduko bilera batetan, eta kopia bat eskatu zuen; ez dut uste erantzunik aterako duenik. Ezjakinarena egin bazuen ere, kontakizuntxo hau dinotsut: Urrillaren 3an, beraz, txostena irakurria izan eta zazpi egunetara, norbaitek, Caro Baroja jaunaz hizketan ari zelarik eta niri buruz zerbait aipatu zuelarik, galdera egin zion “ezagutzen al duzu?”, eta bestearen erantzuna: “Ah si! no se lo que andan estos filólogos; el otro día estuve con Mitxelena, y el hombre está desecho”. Ez ninduen ezagutzen, eta dirudienez, nire izena bigarren aldiz entzun zuen egun horretan; baina Mitxelenaren barruko arra gogoratu zuen. Atera zeuk ondorioak.

Euskera aldizkarian agertuko da txostena, eta separatak ematen badizkidate, bat bidaliko dizut; baina berandu samar ageruko dala uste dut, Rikardo gaisorik dabilelako.

Negatiboaren arazoan bestela jokatu dut: gure jakintsuen bidetik ezer egiterik ez dagoela oharturik eta jabeturik naizenez euskalzale gazteen artean barreiatu ditut neure eritziak; eta arrakasta ederra izan dut, idazle askok eta zenbait irakaslek ere ekin baitdiote forma batzu erabiltzeari: “izateke” “apurtzeke” eta horrelakoak asko irakurri daitezke; “indarge”, “diruge” eta horrelakoak gutxiago, baina agertzen dira; “bage” norbaitzuk bakarrik. Baina argi dagoena, zera da, bidea horixe dala, gaurko giroan, erabilgarriena eta onuratsuena.

Eta beste gai batetara joaz, hau eskatu nahi dizut: behinola aipatu zenidan R. Frank-en liburuari buruzko kritika hura, “basura” esaten zuen ura, zein aldizkaritan agertu zuten, jakinerazi iezaidazula; ez naiz oroitzen, non agertu zen esan zenidan arren; ahaleginak egin ditut bilatzen baina ez dut aurkitu eta neure begiz irakurri nahi dut. Eta honetaz ari naizenez, bai al dakizu Roslyn Frank berak zer iritzi duenez?

Tamalgarria izan da holako erantzun bat jaso beharra, halako lan eder eta sakon bat egin ondoren. Geroak ere parkatu ezin dezaken zabarkeria bat izan da nire ustez. Bazter hauetan “jainko” batek agintzen du jakituria gaietan eta badirudi beste guztiak bere beldurrez bizi direla. Baina zer arraio! Hau ote da zientzia garatzeko bidea?. Beta gehiago eta bide obeak izan ditzadanean, egingo dut neure aldetik, liburu horretako eritziak ezagutuak izan daitezen ahalegina; igan astean deustuko irakasle G. Garateri aipatu nion, eta ez zuen ezagutzen liburuaren izaterik ere; gomendatu nion, neure eritzia eskainiz eta oso interesaturik geratu zen.

Adierazi nionetik, hau esan zidan: zirudienez nire liburuko materiala behar zuela holako ikerlari batek; beraiek (Deustuko hizkeralariek) arduraturik zirela nire liburuko gaiari buruz, eta idazten jarraitu behar nuela, nahiz eta beste gehienak beste iritzi batetakoak izan, egia nondik dabilen ez bait dakigu. Baina nik ez dut adore gehiegi; honelako giroak garunak ere ahuldu egiten dizkit. Harresiak (“harro” hitzetikoak ere bai), irri-hesiak, ziztrin-hesiak eta ergel-hesiz inguraturik bizi gara. Merezi al du gizarte honek, egiaren bila, sakonetako erroen bila garunak nekatzerik?

Gazteetan izan dut beti itxaropena, baina horretaz ere ez dakit zer pentsatu: Sarrio bezelakoak kartzela ilunean ehun urtetarako “zereginez”, zu hor urrunetan, ikasi eta ikasi, beharbada gero noizbait, ikasitako guztiarekin “esklabu” agertzeko…. Ez dakit argia nondik atera daiteken. Parkatuko didazu, edo beharko nauzu parkatu, baina ikastunekiko, “ilustratuekiko” alergia sartzen hasi zait; gauza gehiegi “ikasteak” edo beharbada “jakiteak” zenbaiten buruak, askoren buruak “hesitu” egiten dituela ohartzen dudala uste dut. Eta nik maiteago ditut, eta mila bider maiteago, “Ataungo zaharra” bezela, ikastekoaren eta jakitekoaren arduraz bizi direnak.

Behin aipatu nizun Pariseko hizkuntzalari harek gutun bat bidali zidan, duela hilabete. Adorea itsatsi nahi dit, eta berakin kidelanean ekiteko gonbidatzen ninduen. Jakintsu asko, egiaren bila barik, egiari “eusten” ari direla esaten dit, eta hoietako batzu hilten direnean eritziak ere aldatu egiten direla. Baina oraino ez diot erantzun, besteri neure iluspegi iluna itsasterik ez zaidalako atsegin.

Hemengo egoera ezagutuko duzu etxekoengandik eta. Beraz ez dizut ezer esango, bestela ere aski luze egin dizudalako, eta hemengo ipuin tristeak ez direlako erraz amaitzen. Aletxo bat erakusgarritzat: gaur Jaurlaritzako boletina euskaratzen aritu beharko nuen, B.B.B. delakoak deabrutzat jo ez banindu. Betiko leloa, azeriak oiloaren egoa……

Ondo izan, asko ikasi, baina ez “gehiegi” ondo esanak onartu, gaizki esanak parkatu eta irudimenez besarkatzen zaitudalarik,

Agur urrena arte.

10 Bittorrek Andolini:

Otxandio-n, 1983.eko Abenduaren 16an

Andolin aspaldiko adiskide horri, agur.

Eguberri ere laster dugula eta, zeuri idaztea otu zait gaur. Ez dut berri askorik kontatzeko, baina guztiz amerikartu ez zaitezen, euskaldunekin zerbait harreman izatea komeniko zaizulakoan idazten dizut.

Honez gero hartuko zenuen “Euskera” aldizkaria eta bertan nire lantxoa irakurri ere. Berorri buruzko erantzuna zelakoa izan dan jakiteak ez zaitu batere harrituko zu, aspaldi salatu baitzenuen “omerta legea” erabilteko ohitura gure jakintzarien artean. Bada, horixe izan da erantzun maltzurra, zuk dakizunarena eta ingurukoena. Alferrik egon da irrikitzen ea zer erantzun mota sortuko ote zen, gure euskaltzainburua, ia urtebetean. Hemen Ataungo zaharra kenduz gero inor gutxi arduratzen da jakintzaz, benetako jakintzaz, gauzak objetiboki ikertzeaz. “Ni”, “nik” eta “nigan” dira hitzik garrantzitsuenak idi sakratuen arauetan.

Oraingoan ere, “zezenko” izan da garrasika hasi den bakarra. Suak hartuta ibili omen da, “berea” behar luken aldizkariak horrelako gauza lotsagarriak argitaratzen dituelako. Erasoaldi gogorra egin dio horretaz Rikardori. Durangoko Azokan ikusi nuen zezenkoa igan astean, eta sutan bezela zebilen. Nireagatik izango zela pentsatu nuen baina huts egin nuen. Oraingoan beste zerbait zuen, astean bertan bere tesisa irakurria zuen eta “cum laude”aren ordez juxtu-juxtuko zerbait eman omen zioten. Beraz, nigaz adiskidetzeko gertu zegoen, “Oreretako kabroiari” sua ematen laguntzekotan, berori izan omen baitzen “cum” delakoa putzura botatzeko eragilerik bizkorrena. Beraz, badakizu nolako jendea dabilen gure baratzean.

Bestela zer dagoenez, laburki emango dizut neure eritzia:izugarrizko bizialdi bat hartzen hasi denezko aztarnak hartzen ditudala euskerari buruz. Eta onena dana, azpitik gorako indarrez datorkigula bizialdi hori. Zabaleran eta sakoneran (kantitatean eta kalitatean) ageri zaigula uste dut indartze hori, bigarrenean areago beharbada. Nik beldur haundia izan dut horretaz, baina maila on baterantza doakigula dirudi gure hizkuntzak. Beraz, badakizu zer egin: ikasi asko, ikasitakoa zangoetaraino jaitsierazi eta etorri honantz pisutsu eta adorez, pisudun gizakien eza baitago gure “jakintsu”en artean. Baina ez etorri guztia buru gainean duzularik, horrek burua odeietaratu egiten baitdu.

Laster geure artean izango zaitugun irrikaz eta Eguberri alaiak opatuz,

I.O. Hartu nuen orainengo zure erantzuna.

Singularra

N

 I

A

Plurala

WON

WO

E

Oraintxe oroitu naiz eta zeuri ere erakusteko tentaldia ezin dut eutsi. Aldizkari batetako idazlan batetan irakurri nuen, aldamenean ezartzen dizudan izenorde eskema hori, Gineako hizkuntza batena delarik. Hemen inork ere ez dio jamonik egingo, jainkoaren abarkak zelakoak eta nolakoak direnez eztabaidatzen aski baitdute gure idi sakratuek.

Ohar egizu, neure liburuan esaten nuenaz: a eta e genituela nire ustez euskerako “hirugarren” izenordeak, hiretzat funtsean “lehenak” direnak.

Gehiago esango dizut: niretzat, bi horiek ez direla izenorde, “erakusle orokorrak” baizik. Egingo dugu honetaz eztabaida.

Erdizka  dakiskizun eritzietan, inoiz baino tinkoago nauzu.

 

Post hau Gutunak atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina