Juan San Martini (1967.01.24)

Artikulu bati buruzko eritzia eman eta Anaitasuna aldizkaria bultzatu beharraz jardun du gutun honetan. Hauxe bota du: “Ain nortasun gutxi dago Bizkai onetan”. Eta esaera politak ere: “Axerien oarmena, erlien ekiña ta eibartarren umoria (jo daixela trumoia, pasaukok”) eta beste hau ere: “Erakustea ondo dago baña makilla larregi ez”.

1967`gko Ilbeltzaren 24`an

Juan S. Martin

Eibar.-

“Idazkari jauna”. Txo, parkatu baña eztakizu zelako ots ederra daukan izen orrek. Eta oringoan zelako ederto jauzi dan………… Gauza bakotxak bere sasoia bear dabela ondo eltzeko, umatzeko. Itxoiñ in bear garaiari, naiz eta eten barik landarea jorratzen ibili, azunak garaitu ez daitezan. Aste onetan zenbat aldiz gogoratu yatazan egindako azun-jorratzeak……

Zorionak. Erregieri eskatuta be obeto ezin zeinken gertau izentatze kontu ori. Orain badakizu: axerien oarmena, erlien ekiña ta eibartarren umoria (jo daixela trumoia, pasaukok”).

“Herriako artikulua be irakurri neban. Zulo-zuloan jo zendun gauzia. Artu daben ipurdikoaz, or asi da Hernandorena, komedixa giñan; eta jakin be badaki zerbait. Ejerziziuak eta odola zirkulatzeak euskerari mezede ingo dautzo. Ia, komedixa giñen ipintzen doguzan mordo bat.

“Zeruko Argia”ko artikulua, (Azterketan) irakurtzen orduerdi in neban, kruzigraman etorrelako. Tamalgarri da. Uste dot, zeuk eta neuk bakarrik irakurriko gendula osorik baña txo: bilbotarren aundikeriek emoten dautzuen amorruak burua berotu eutzon apur bat. Neu be sarritan iguintzen nabe baña badakizu, danok ezkara bardiñak eta garen modukoak artu bear. Erakustea ondo dago baña makilla larregi ez. Gogortxo egoan,batez-be “falta diranak baño geiago dirala sobra darenak” esate ori. Badakizu, ama bakotxari, bere semea ederren naiz da tximiño bat izan. Ganera, Xabier on bat da eta fiña, naiz ta mutikotxo agertu beti be. Olako “saparrada” bat artzeko onegia.

Aldizkari gehiago zertarako? esaten dozu. Ni be orretan nago ta orrexeagaitik, “Anaitasuna” zuzpertzea baño naiago neban “Zeruko Argia”z bat egin balitz. Olaxe agertu neuntzen. Baña zuzpertze ta edatze ori, aurrera doa. Iña inda ta ildakoa zulora. Oingoan, baizkaieraz idatzi bearko dot, agindu deutzet eta “Zeruko Argia”k eztauko girorik (bear leukenik behintzat). Gatxegi dala diño emengo jente alperrak. Ikusiko dogu, ia “Anaitasuna” zelan irakurtzen dan. Ain nortasun gutxi dago Bizkai onetan. Alan edo olan yokatu bearko dogu, inguru eu euskal-trenetik kanpora ez gelditzea nai ba-dogu.

Arpidetzarako orri bat edo bi bialtzen dautzudaz.

Imanol´i goraintzi asko ta aurten gezurtauko dodala.

Mari Paz`i, urte zoriontsu bat opa dautzala (etxeko danori e!) eta Unai`ri kozkorreko txiki bat.

Agur.

Post hau Gutunak atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina