Aita Onaindiak Bitorri (1971.09.28)

Hemen Olertiren olerki liburuaren harpidetzari buruzko gutuna dugu, euskal olerkigintza sustatzeko proiektu handia izan zena

JHS

Larrea´tik, 1971-IX-28´an

Agur,  OLERTI-zale!

Bi urtez ixilik egonak gera. Izan ere, amar urtetan zintzo jardun ginduanok, goitiko aginduz, ixil-leizera bearra izan genduan: ez omen genduan baimenik, aurrerantzean, OLERTI iru-illerokoa aterateko. Beraz, zigorpean makillatuak ez izateagaitik, ixillera jo bear.

Baiña urtegiak esaterako, arresi gogorrak ipiñi arren, uiol aundietan behintzat, gaiñez egin oi dute. Horrela guk ere. Eragozpen oien gaiñez zapart egiñik, OLERTI aurrera eramango degu. Baiña ez aldizkari bezela, gaur-egunean modan dauden liburu gisan baizik.

Aurtendik, ba, urtero olerki liburu bat artuko dezu etxean, OLERTI aldizkariaren ordez. Liburu mardula izango da; ark baiño orrialde geiago dituna: 225 bat gutxienez, ta Euskalerriko olerkari  -poeta- oberenak lanakin ornituta. Ta liburua artu-ala ordainduko dezu “reenbolsoz” bialdutako dizugu-ta. 100 pezeta.

Orritxo onen bitartez auxe adierazi nai nizuke: aurtengo abendu aurretxoan artuko dezu lenengo alea, baiña lendik atsegin zaizun ala ez jakin nai genduke; korreo arazoak gaur gastu aundiak sortzen bait dizkigu. Esan eidazu, beraz, jaso nai zenuken ala ez, alik eta azkarren. Jaso nai ez ba´dezu, iragarri aurretiaz eta ez dizugu bialduko.

OLERTI-eguna aurten, beste urteetan bezela, Kristo Erregeren egunean, au da, azaroaren 21´an, ospatuko degu. Beti lez, meza nagusia, sariak ematea, lan sarituak irakurtea, bazkaria ta bazkal osteko elkar-izketa ta itzladiak. Sariak, gaiak eta epai-maikoak, beti bezela. Lanak bialtzeko epea datorren illaren 31´an amaituko da.

Biotzez

A. Onaindia

Post hau Gutunak atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina