Atutxari, liburua zuzentzeko

Gazteei beti laguntzeko prest. Hemen Atutxa abizeneko idazle hasi barriari bere laguntza eskaini eutson..

Otxandio-n, 1982.eko Apirilaren 6-an

Agur Atutxa adiskide ezezagun horri

Oraintxe hartu dot zure helbidea, Xabier Gereñok bidalia. Eta berehala idazten dautsut, ea zelan alkártu gaitezken asmatzeko.

Zuk ez dozu telefonorik, ez eta nik ere; beraz, idatziz konpondu beharko dogu gure arazoa. “Iruña”koak esan deustenez, zure nobela argitaratzeko gertu dire; eta uste dot, ahalbait txukunen eta egokien ateratzea komeni dala; éuskera aldetik orraztu behar haundia dauko nire ustez eta gertu nintzake horretan zuri laguntzeko.

Gaztea zara, idazle on baten kimua nire ustez, eta on litzake lehengo lana egokiro plazaratzea.

Ez dakit astirik badozun, ibilketak egiteko zer era euki zeinken (autodun lagunen bat edo) edo zein egunetan izaten zaren libre. Alkartzeko bi aukera izan geinkez:

Egun jakin batetan Bilbora joan eta Euskaltzaindiako bulegoetan alkartu eta lan egin. Edo zu hona, Otxandio-ra etorri.

Eta ezkutitzen bidez luzetxo egingo jakun susmoan, honako hau egin zeinke: garaiz hartzen badozu idazki hau, telefonoz deitu, dinotsudan eran:

Eguen gauean, hamarretatik hamaiketara: 945.45 00 64
Bariku eguerdian, 12/13 eta l5/l6 bitart: ” 45 00 18
Konferentziak garestitxo urtengo dautsu baina behingoa da.

Oharrak:
– Hemengo telefonoak Arabako prefijoa dauke
– Nire helbidea, azalean doana da
– Eguen eguerdirako hartzen badozu, deitu 945.45.00.18 zenbakira, edo bariku gauean bestela, lehenago ezin badozu.
– Beste edozein ordutan deitzen badozu utzi zure albistea telefonoa hartzen duenari.

Post hau Gutunak atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina